Gudari
indar armatuan diharduen pertsona
- Artikulu hau indar armatu bateko kideari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gudari (argipena)».
Gudaria, gerraria (Ipar Euskal Herrian, gerlaria) edo militarra estatu bateko Indar Armatu bateko kidea da. Halaber, estatuaren aurkako indar subertsiboetako kideek edota gerrillariek ere euren buruari hala deitu ohi diote, militar hitzak duen legitimotasun eta legezkotasun kutsua bereganatu nahian.
Eusko gudariakAldatu
Eusko Gudarostea osatzen zuten gizon-emakumeak izendatzeko, eusko gudari izena erabiltzen da edo, besterik gabe, gudari.
ETA erakunde armatua begi onez dakusan sektore batek, eztabaidak eztabaida, (eusko) gudari terminoa darabil ETAko kideak izendatzeko, Eusko Gudarosteko gudari haien jarraipen historikoak izango bailiran.