Iparreko Izarra (boua)
Iparreko Izarra | |
---|---|
![]() | |
Mota: | Bou |
Uretaratze data: | 1933 |
Zerbitzua: | Eusko Itsas Gudarostea |
Ezaugarriak | |
Desplazamendua: | 136 tona |
Luzera: | 25,31 m |
Zabalera: | 5,78 m |
Sakonera: | 2,94 m |
Abiadura: | 10 korapilo |
Eskifaia: | 16-27 marinel |
Armamentua: | Popan 57 mm kanoia eta metrailadore bat |
Iparreko Izarra Eusko Itsas Gudarostearen boua zen.
1936ko abenduan, Eusko Jaurlaritzak bikoteko arraste-arrantza itsasontzi txiki bi armaz hornitu zituen, Goizeko Izarra eta Iparreko Izarra. Iparreko Izarrari popan 57 mm-ko kanoia eta metrailadore bat jarri zizkioten. Itsasontziek 25 metroko luzera zuten, eta 10 korapiloko abiadura.
Eusko Itsas Gudarostean zegoela, Iparreko Izarrak kapitain bakarra izan zuen: Pedro Ruiz de Loizaga (1936ko abendutik-1937ko irailera)
Bouak 1937ko irailean Frantziara ihes egin zuen, gero Espainiako Bigarren Errepublikako Ontzidian jarraitzeko.