Euskal Herriko arkua

Euskal Herriko mendikatea
Euskal mendiak» orritik birbideratua)

Euskal Herriko arkua[1][2] edo Euskal Herriko atalasea[1][2]Eusko Mendiak[3][4][5][6][7][8][9] edo (nahiz eta berez euskarari loturiko izena ez izan) Euskal Mendiak izenez ere ezaguna— Euskal Herriko geografia eremu bat da, muga hauen artean dagoena: Pirinioen (arkuaren ekialdeko muga), Kantauriar mendikatearen (mendebaldekoa), Bizkaiko golkoaren (iparraldekoa) eta Ebroko sakonunearen (hegoaldekoa) artean, alegia. Horrenbestez, Bizkai osoa, Gipuzkoa osoa, Araba gehiena (Arabako Errioxa izan ezik)[1] eta Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldea barne hartzen ditu.

Euskal Herriko arkua
Datu orokorrak
Mendirik altuenaAitxuri
Garaiera1.551 m
Motamendikate
Azalera7.200 km²
Geografia
Map
Koordenatuak42°57′N 2°19′W / 42.95°N 2.32°W / 42.95; -2.32
Honen parte daAlpetar gerrikoa
MendikateaKantauriar mendikatea
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Euskal Autonomia Erkidegoa
Geologia
Material nagusiakareharri
Euskal Herriko arkuaren mapa topografikoa

Geologia aldatu

Euskal Herriko arkuaren sorrera, Pirinioak eta Kantauriar mendikatea bezala, Iberiar plaka eta Eurasiaren arteko elkarrekintzaren ondorio da, orogenia Alpetarrean zehar. Izan ere, ikerlari askorentzat egitura geologiko beraren zati dira hiru mendikate horiek.

Geologiari dagokionez, tolestura mesozoikoek eratzen dute;[1] tolestura horiek mendebalde-ekialde norabide orokorra dute, arku itxura ematen dien kurbatura arin batekin. Altuera ertaineko mendilerroz osatua dago, eta punturik altuena Aitxuri da, 1.551 metrorekin, Aizkorriko mendilerroan.

Mendilerroak aldatu

Paraleloak diren bi mendilerro kate dira: barnealdekoa bata, eta kostaldekoa bestea.[10]

Klima aldatu

Euskal Herriko arkuak kantauriar eta mediterraniar isurialdeen arteko muga egiten du. Iparraldeko urak Bizkaiko golkora doaz, eta hegoaldekoak berriz, Ebrora. Hain zuzen, bi isurialde horien eraginak zehazten du mendi horietako klima: kantauriar isurialdean klima ozeanikoa da nagusi, eta beste aldean klima mediterraneoaren eragina nabaritzen da. Orokorrean, hala ere, hezetasuna handia da: euri asko egiten du eta bailaretan ohikoak dira lanbro edo laino itxiak.

Neguan elurra irregularki agertzen da, tenperatura epelek eta prezipitazio ugariek desagertarazi ohi dute. Hala ere, noizbehinka kantauri aldetik etortzen diren aire masa hotz edo hezeen segidak elurteak uzten ditu. Edonola ere, azarotik apirilera izaten dira elurra egoteko aukerak, 700 metrotik gora.

Biodibertsitatea eta parke naturalak aldatu

Zuhaitzetan, ohikoak dira haritzak, pagoak, haginak, urkiak, gaztainondoak, arteak... baita gizakiak bere ustiapenerako sartu duen intsinis pinua ere. Bestalde, orografia dela eta sai ugari dago, beste animalia askoren artean.

Natura Parkeak aldatu

Ingurune babestuei dagokienez, honako hauek daude Euskal Herriko arkuan[11]:

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren Agindua, 2007ko abenduaren 12koa, "Euskal Okela" edo "Carne de Vacuno del País Vasco" adierazpen geografiko babestuaren baldintza agiria aldatzeko eskabidearen aldeko ebazpena ematekoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 76. zenbakia, 2008-04-22.
  2. a b José Miguel EDESO: «El relieve del Pais Vasco», Euskal Herriko Geografiako Goi Ikastaroa, INGEBAren webgunean. (Gaztelaniaz ageri dira bi terminoak: arco vasco [Euskal Herriko arkua] eta umbral vasco [Euskal Herriko atalasea].)
  3. Jautarkol: Pizkunde-eguzkia.
  4. Jautarkol: Euskalerria ta Arantzazu .
  5. Loramendi: Enada beltza.
  6. «Eusko Mendiak»[Betiko hautsitako esteka], Euzkadi, 1931-07-01.
  7. Santi Onaindia: Felipe Arrese Beitiaren Olerkiak liburuko «Ataria», 1956-12-25.
  8. Jokin Zaitegi: Eusko artzaiarena.
  9. Irungo Dunboa eskolako 2. zikloko irakasleak: Gipuzkoa, 4. mailarako liburua.
  10. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    Herriko arkua Euskal Herriko arkua (Mendikat)
  11. Euskal Herriko natura parkeen mapa. (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).

Ikus, gainera aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Euskal Herriko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.