Geografia
Geografia Lurraren azterketa da eta beronen itxura, kontinenteak, ibaiak, herrialde, mendiak, hau da, aspektu fisikoen, eta gizakiarekin erlazionatuta dauden aspektuen (industria, ekonomia, demografia,...) harremanak ikertzen dituen zientzia da[1]. Harluxet hiztegiak "Lur planetaren gainazala deskribatzea eta azaltzea helburu duen zientzia, bereziki alderdi naturaletik begiratuta eta gizakiarekin duen erlazioa kontuan hartuz" dela dio[2]. Hori dela eta, gizarte zientzien barruan sartzen da. Fenomenoak non eta zergatik gertatzen diren toki jakin baten erantzuten saiatzen da.
Izena Ge (γη) edo Gagia (γαια), Lurra eta graphein (γραφειν) idatzi grezierazko hitzetatik dator. Izan ere grezieraz γεωγραφία (geographia) da[3]. Izan ere, geografia hitza erabili zuen lehendabiziko pertsona Eratostenes (K.a. 276-194) izan zen[4]. Historikoki lau adarretan banatuta zegoen: natura eta gizakien fenomenoen azterketa espaziala, Lurreko eskualdeen ikerketa, gizakia eta Lurraren arteko harremanaren ikerketa eta Lurraren zientzien ikerketa[5]. Hala ere, gaur egun adar bi besterik ez ditu: giza geografia eta geografia fisikoa[6].
HistoriaAldatu
Zientzien artean zaharrenetariko bat izanik, geografiak garapen korapilatsua izan du bere historian. Bere bilakaera aro nagusi bitan banatu daiteke: aurremodernoa, Antzinako Grezian hasi eta XIX. mendera arte iraun zuena, eta modernoa, unibertsitate-diziplina bilakatu zenean[7].
Bilakaera hori egiteko Immanuel Kant, Alexander von Humboldt, Carl Ritter edo Paul Vidal de la Blache eruditu eta geografoen lanek ez ezik sorberriak ziren Elkarte geografikoek ere lagundu zuten.
XX. mendean, teknologiaren aurrerapenak (geomatika,...) eta ikuspuntu berriek (ekonomia, soziologia edo demografia) goitik behera aldatu zuten geografia klasikoa.
AdarrakAldatu
Eskualde geografiaAldatu
Eskualdeko geografia Lurreko tamaina askotako eskualdeak ikertzen dituen geografiaren atala da, eskualde edo lurralde jakin bat aztertzen duena, bertako osagaiak, ezaugarriak, etab.[8]. Bere erabilera edo izaera zenbait geografok kritikatua izan da[9].
Geografia orokorraAldatu
Lurrazalean diren osagai guztien arteko harremanak aztertzen dituena. Bi adar ditu geografia orokorrak: geografia fisikoa eta giza geografia. Lehenak izadiaren gertaerak aztertzen ditu; horren atalak dira geomorfologia, klimatologia, lurreko hidrografia eta itsasoaren azterketa. Giza geografiak giza taldeen banaketa eta horiek lurrazalarekin, espazioarekin, dituzten harremanak aztertzen ditu.
Geografia fisikoaAldatu
Geografia fisikoa fenomeno naturalak aztertzen dituzten atalak (geomorfologia, hidrologia, klimatologia, edafologia, etab.) biltzen dituen geografiaren atala da[10], hau da, Lurraren zientziez arduratzen dena. Hona hemen barruan dituen kategoriak:
Giza geografiaAldatu
Giza geografia giza populazioa (kokapena, bilakaera demografiko eta espaziala, eta abar) aztertzen dituen atala da (zentzu zabalean, geografia ekonomikoa, historikoa, politikoa, etab. ere hartzen ditu bere baitan)[10]. Hau da, barnean geografiaren alde politiko, kultural, sozial eta ekonomikoak ditu. Hona hemen barruan dituen kategoriak:
Beste geografiakAldatu
EdafologiaAldatu
Lurzoruak aztertzen ditu.
Geografia historikoaAldatu
Lurrazalak antzina zuen itxura eta horren bilakaera aztertzen duena. Besteak beste, geografia kartografiarekin uztartua dago, kartografia baita geografiaren adierazpidea.
Ingurume-geografiaAldatu
Ingurume-geografia gizaki eta naturaren arteko harremanen alde espazialak aztertzen duen zientzia da. Giza geografia eta geografia fisikoaren artean dago.
GeomatikaAldatu
Geomatika espazioarekin lotutako edo datu geografikoak bildu, prozesatu eta sailkatzen dituen zientzia da. Horretarako kartografia, geografia-informazioko sistema, teledetekzioa edo GPS erabiltzen ditu[11].
Teknika geografikoakAldatu
Sinopsi-zientzia honetan harreman espazialak funtsezkoak direnez, mapak tresna nagusi bilakatu ziren. Hala ere kartografia klasikoa egun modernizatu eta geografia-informazioko sistema erabiltzen du.
Bere ikerketetan, geografoek lau ikuspuntu ezberdinak erabiltzen dituzte:
- Sistematikoa.
- Eskualdekoa.
- Deskriptiboa.
- Analitikoa.
Nabarmendutako geografoakAldatu
- Eratostenes (K.a. 276-194)
- Klaudio Ptolomeo (90–168)
- Al Idrisi (arabieraz: أبو عبد الله محمد الإدريسي; latinez: Dreses) (1100-1165/66)
- Gerardus Mercator (1512-1594)
- Alexander von Humboldt (1769-1859)
- Carl Ritter (1779-1859)
- Arnold Henry Guyot (1807-1884)
- William Morris Davis (1850-1934)
- Paul Vidal de la Blache (1845-1918)
- Sir Halford John Mackinder (1861-1947)
- Carl O. Sauer (1889-1975)
- Walter Christaller (1893-1969)
- Yi-Fu Tuan (txineraz: 段義孚) (1930-)
- David Harvey (1935-)
- Edward Soja (1941-)
- Michael Frank Goodchild (1944-)
Elkarte eta erakunde geografikoakAldatu
- Société de Géographie (1821ean sortua[12])
- Royal Geographical Society (1830ean sortua[13])
- Errusiako Elkarte Geografikoa (Русское географическое общество) (1845ean sortua[14])
- American Geographical Society (1851an sortua[15])
- National Geographic Society (1888an sortua[16])
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Ingelesez) «the definition of geography» www.dictionary.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
- ↑ «Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
- ↑ Online Etymology Dictionary
- ↑ Jean-Louis eta Monique Tassoul "A Concise History of Solar and Stellar Physics" Londres: Princeton University Press, 1920
- ↑ Pattison, W.D. (1990) "The Four Traditions of Geography" Journal of Geography, 89. liburukia 5. zbk. 202–6. orr.
- ↑ Elements of Geography
- ↑ Harley, J.B. eta David Woodward. "The History of Cartography" Chicago: University of Chicago Press, 1987
- ↑ MacLeod, G. and Jones, M. (2001): "Renewing The Geography of Regions", Environment and Planning D, 16(9), 669-695. orr.
- ↑ Kimble, G.H.T. (1951): "The Inadequacy of the Regional Concept", London Essays in Geography, L.D. Stamp and S.W. Wooldridge, 1951-174. orr.
- ↑ a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
harluxet
izeneko erreferentziarako - ↑ GeoRezo.net
- ↑ Société de Géographieren webgunea
- ↑ Royal Geographical Societyren webgunea
- ↑ Русское Географическое Общество (основано в 1845 г.)
- ↑ The American Geographical Societyren webgunea
- ↑ National Geographicen webgunea