Elgeako mendilerroa
Elgeako mendilerroa Gipuzkoa eta Araba artean dago. Iparraldean Debagoienako Eskoriatza, Aretxabaleta eta Oñati eta hegoaldean Arabako Lautadako Arratzu-Ubarrundia, Burgu eta Barrundiako udalerriak ditu.
Elgeako mendilerroa | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Aumategi |
Garaiera | 1.191 m |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 42° 56′ 12″ N, 2° 29′ 38″ W / 42.93675°N,2.49393°WKoordenatuak: 42° 56′ 12″ N, 2° 29′ 38″ W / 42.93675°N,2.49393°W |
Herrialdea | ![]() |
Honen parte da | Aizkorri |
Mendikatea | Euskal Herriko arkua |
Estatu burujabea | Espainia |
Lurraldea | Araba eta Gipuzkoa |


Mendilerroko tontor gehienak 1.000 metro ingurukoak dira. Mendebaldeko muturrean, iparraldetik hegoaldera: Makatzgain, Arriurdin, Urkitza, Arkamo, Albiturri eta Miritxa. Ekialderantz jarraituz: Mugarriluze, Aumategi, Mirubizkar, Burgamendi, Sekillaga, Gaboño eta Kextuigaña.
Ekialdean Urkilla mendilerroarekin jarraitu egiten da, Larrangoiti eta Trango tontorrekin.
HistoriaurreaAldatu
Historiaurreko garaietatik, Elgea-Artia izeneko estazio megalitikoaren zati bat dugu tontor hauetan, Mugarriluzeko zutarria eta Mugarriaundikoa alde batetik eta Elgea I eta Artasoko trikuharriak eta Elgea II-ko tumulua bestetik.
Aro garaikideaAldatu
Aro garaikidean bestela 2000an Elgeako zentral eolikoa jarri zuten mendilerroaren gainaldean. Euskal Autonomia Erkidegoan ezarri den lehen parke eolikoa da, eta 660 kW-ko 37 sorgailu eoliko ditu; guztira, 24.42 MW-ko potentzia du instalatuta.
FaunaAldatu
Faunari dagokionez, Elgeako mendilerroan Arabako azken betizuak larretzen dira.
MendiakAldatu
- Aumategigaña edo Saiturri, 1.192 m[1][2] 42° 57′ 53″ N, 2° 28′ 57″ W / 42.9647839°N,2.4825576°W (Araba eta Gipuzkoa)
- Gaboño, Gaboñu edo Artia, 1.176 m 42° 57′ 24″ N, 2° 25′ 32″ W / 42.9565701°N,2.4256541°W (Araba eta Gipuzkoa)
- Sekillaga, 1.152 m 42° 57′ 31″ N, 2° 26′ 14″ W / 42.9585003°N,2.4371732°W (Araba eta Gipuzkoa)
- Keixtui-Gaña, 1.132 m 42° 57′ 33″ N, 2° 24′ 53″ W / 42.9590894°N,2.414584°W (Araba eta Gipuzkoa)
- Mugarriluze, 1.111 m 42° 57′ 39″ N, 2° 30′ 24″ W / 42.9609101°N,2.5066704°W (Araba eta Gipuzkoa)
- Bizkarlatza, 1.095 m 42° 58′ 28″ N, 2° 30′ 36″ W / 42.9744679°N,2.5099345°W (Gipuzkoa)
- Mentazpi, 1.094 m 42° 57′ 38″ N, 2° 29′ 47″ W / 42.9604923°N,2.4964813°W (Araba eta Gipuzkoa arteko mugan)
- Burgamendi, 1.081 m 42° 57′ 23″ N, 2° 26′ 54″ W / 42.9564842°N,2.4484708°W (Araba eta Gipuzkoa)
- Mirubixkar edo Mirubizkar, 1.048 m 42° 57′ 30″ N, 2° 27′ 24″ W / 42.9584233°N,2.4566434°W (Araba eta Gipuzkoa)
- Pagobedeinkatuta edo Pagobedeinkatua, 1.017 m 42° 58′ 25″ N, 2° 31′ 20″ W / 42.9735115°N,2.5222791°W (Gipuzkoa)
- Makatzgain, 996 m 42° 58′ 37″ N, 2° 32′ 07″ W / 42.9768884°N,2.5354123°W (Gipuzkoa)
- Urdingain edo Arriurdin, 992 m 42° 58′ 18″ N, 2° 32′ 06″ W / 42.9717984°N,2.5348865°W (Araba eta Gipuzkoa)
- Elgeamendi edo Albiturri, 944 m 42° 57′ 04″ N, 2° 32′ 17″ W / 42.9512258°N,2.5381307°W (Araba)
- Urkitza, 915 m 42° 57′ 55″ N, 2° 32′ 26″ W / 42.9651825°N,2.5404271°W (Araba eta Gipuzkoa arteko mugan)
- Miritxa, 885 m 42° 56′ 53″ N, 2° 32′ 48″ W / 42.9479642°N,2.5467114°W (Araba)
- Arkamo, 875 m 42° 57′ 13″ N, 2° 32′ 55″ W / 42.9534828°N,2.5485833°W (Araba eta Gipuzkoa)
- Usako Atxa, 912 m 42° 57′ 39″ N, 2° 33′ 32″ W / 42.9608798°N,2.5587916°W (Araba eta Gipuzkoa arteko mugan)
- Troke, 899 m 42° 57′ 46″ N, 2° 33′ 58″ W / 42.9627175°N,2.5660371°W (Araba eta Gipuzkoa arteko mugan)
- Galbarrain, 831 m 42° 57′ 48″ N, 2° 34′ 24″ W / 42.9632212°N,2.5734253°W (Araba eta Gipuzkoa arteko mugan)
- Urpaso, 756 m 42° 57′ 36″ N, 2° 34′ 42″ W / 42.9600980°N,2.5783530°W (Araba)
Erreferentziak_Aldatu
- ↑ Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Berrikusketen arduraduna: Patxi Galé. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
Mendien koordenatuak, garaiera eta prominentzia jakiteko, ikus Peakvisor.com webgunea. - ↑ Mendikat, Euskal Herriko Katalogo osoa.