Toponimia

Toponimo» orritik birbideratua)

Toponimia (grezieratik topos, «leku» + nomos «izen») leku-izenak (toponimoak) aztertzen dituen onomastikaren atala da. Toponimoen jatorriak, esanahiak, erabilerak eta motak aztertzen ditu. Geografia lekuak —hala nola herri, ibai edo mendiak— adierazteko, izendatzeko edo ezagutzeko erabiltzen den hitza edo hitzak dira toponimoak.

Harana harana markatzen duen seinale elebiduna, Araban. Toponimo berezia da, tautotoponimo esaten zaion formakoa.

Toponimiaren ikergaia aldatu

Bi dira toponimiaren sail nagusiak: biztanleak dituzten lekuen izenaz (herri, hiri, auzo eta abarren izenak) arduratzen dena bata, eta izadi izenak (ibai, mendi, haitzulo, ibar eta abarren izenak) biltzen eta aztertzen dituena bestea.

Toponimiak hitzen jatorria eta garapena aztertzen duen jakintzarekin (etimologia) harremanak ditu, eta leku izenaren historiaz eta geografiaz ere arduratzen da. Izan ere, azken alor hori alde batera utzi da askotan, eta garrantzi handiagoa eman zaie etimologia azterketei. Bestalde, leku izenak hizkuntza batean baino gehiagotan izan duen erabilera aztertu ohi du toponimiak, eta horretarako hizkuntza batetik bestera egin diren fonetika aldaketak eta idatzizko aztarnak ikertu ditu. Hizkuntza bateko hiztunak leku izena entzun bezala bereganatu eta egokitu ohi du bere hizkuntzaren fonetikara, eta bide horretatik ere aldaketak sortu dira hitzetan. Itzulpena ere erabili izan da leku izenak hizkuntza batetik bestera aldatzeko (adibidez, Ategorrieta, Donostiako auzoaren gaur egungo euskal izena, antzinako Puertos Colorados erdal izenaren itzulpena da).

Toponimiak informazio garrantzitsua eskaintzen du lekuen historiaz, biztanleen antzinako hizkuntzaz, biztanleen banaketaz, lekuaren erlijioaz, folkloreaz, jendearen bizimoduaz, eta abar.

Zenbait toponimo mota aldatu

Endonimoa tokiko bertako hizkuntzan ematen den toponimoa da. Beste hizkuntza batean egiten den moldaketa edo itzulpena exonimoa da. Adibidez endonimoa da Roma latinez eta italieraz, eta exonimoa Erroma euskaraz.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak aldatu