Euskal Herriko mendiak
Euskal Herria oso herri menditsua da. Mendilerro gehienak mendebalde-ekialde ardatzean kokatzen dira. Arrokarik garrantzitsuena kareharria da, baina badira beste material batzuetaz osatutako mendiak, adibidez Aiako Harria granitoz osatuak daude.
Euskal Herriko mendirik altuenak Pirinioetan daude, garaiena Hiru Erregeen Mahaia izanik. Mendilerro hori itsasoan bertan jaio eta ekialderantz igotzen doa, Orhi delarik 2.000 metrotik gaindi dagoen lehenengo mendia.
Araba eta Nafarroako hegoaldean Kantauriar mendilerroaren ekialdeko muga dago. Kodes eta Toloño mendilerroak Kantauriar mendilerroaren parte dira.
Bi mendilerro garrantzitsu horien artean Euskal Herriko arkuko mendiak daude, ekialde-mendebalde orientazio orokorra duten mendilerroak. Besteak beste, Urbasa, Andimendi, Aralar, Anbotoko mendilerroa, Ordunteko mendilerroa eta Aizkorri dira horien adibide.
-
Euskal Herriko mendien mapa interaktiboa (query.wikidata.org).
-
Txindoki mendiaren ikuspegia Lazkaomenditik (Lazkao).
-
Erliebe unitate nagusiak.
Euskal Herriko mendi altu batzuk
aldatuHauek dira Euskal Herriko mendi altu batzuk. Altuenak ekialdean daude, Larrako mendigunean.
Pirinioak
aldatuPirinioak Iberiar penintsula eta Europako kontinentearen artean kokatutako mendilerroa da. 415 kilometrotan zehar hedatzen da mendebaldeko Bizkaiko golkotik (Ozeano Atlantikoan) sortaldeko Creuseko lurmuturrera (Mediterranear itsasoan) eta erdialdean 150 km-ko zabalera du. Mendebaldeko muturrean Euskal Herria kokatua dago.
Euskal Herriko Pirinioetan, mendirik ezagunenak hauek dira, (altuenak zeintzuk diren ikusteko, ikus Larrako mendigunea):
- Hiru Erregeen Mahaia, 2.428 m, Nafarroa Garaia,
- Ezkaurre, 2.050 m, Nafarroa Garaia,
- Arlas, 2.044 m, Nafarroa Garaia,
- Orhi, 2.017 m, Zuberoa/Nafarroa Garaia,
- Kartxela, 1.982 m, Nafarroa Garaia/Zuberoa,
- Txamantxoia edo Maze, 1.941 m, Nafarroa Garaia/Huesca,
- Otsogorrigaña, 1.922 m, Zuberoa/Nafarroa Garaia,
- Barazea edo Sardekagaña, 1.893 m, Zuberoa,
- Lakhura, 1.877 m, Zuberoa/Nafarroa Garaia,
- Lapazarra, 1.785 m, Nafarroa Garaia,
- Binbaleta, 1.758 m, Nafarroa Garaia/Zuberoa,
- Gaztarrigaña edo Mulidoia 1.732 m, Nafarroa Garaia/Zuberoa,
- Bizkarze, 1.656 m, Zuberoa,
- Okabe, 1.466 m, Nafarroa Beherea,
- Ortzantzurieta, 1.567 m, Nafarroa Garaia,
- Adi, 1.459 m, Nafarroa Garaia,
- Saioa, 1.419 m, Nafarroa Garaia,
- Auza, 1.305 m, Nafarroa Garaia/ Beherea,
- Iturrunburu, 1.291 m, Nafarroa Beherea/ Garaia,
- Abodi, 1.537 m, Nafarroa Garaia,
- Idorrokia, (Abodi) 1.492 m, Nafarroa Garaia,
- Goñiburu, (Abodi) 1.464 m, Nafarroa Garaia,
- Berrendi, 1.354 m, Nafarroa Garaia.
Lehenengoa, era berean, Euskal Herriko mendirik altuena da, eta Aragoi eta Bearnorekin muga egiten du.
Kantauriar mendikatea
aldatuKantauriar mendikatea Espainiako iparraldean eta Euskal Herriko mendebaldean dagoen mendilerroaren izena da. Kantauri itsasoarekiko paralelo doa, eta 480 kilometroko luzera du. Euskal Herrian Kodesko mendilerroa eta Toloño mendilerroa hartzen ditu bere baitan.
Kodesko mendilerroa
aldatuKodesko mendilerroa Araba eta Nafarroa artean dagoen mendilerro bat da. Bere punturik altuena Joar mendia da, 1.418 metrorekin. Bere iparraldeko magalean Kanpezu dago eta hegoaldekoan Aguilar Kodeskoa, Azuelo, Torralba del Rio, Mirafuentes eta Nazar udalerriak daude.
Toloño mendilerroa
aldatuToloño mendilerroa Arabako hegoaldean dago, eta Arabako Errioxa eta Arabako lautada bereizten ditu. Mendialdea kuadrillako mendiguneak daude mendilerro honetan.
Toloño mendiak 1.263 metroko garaiera du.
Larrasa Toloñoko mendilerroan kokaturik dagoen mendirik altuena da, Arabako hegoaldean, 1.453 [metro]]ko garaiera du. Arabako bigarren mendirik altuena da, Gorbeiaren ondoren.
Palomares Toloñoko mendilerroan kokaturik dagoen mendia da, Arabako hegoaldean, Lagran udalerritik gertu. 1.446metroko garaiera du. Toloño mendilerroko bigarren mendirik altuena da, Arabako hirugarren altuena.
Peña del Castillo Arabako hegoaldeko mendi bat da. Herrialde horretako mendirik altuenetan laugarrena da, 1.432 metro baititu.
Euskal Herriko arkua
aldatuEuskal Herriko arkua Pirinioen eta Kantauriar mendilerroaren artean dauden mendilerroek osatzen dute. Altuera ertaineko mendilerroak dira, eta punturik altuena Aitxuri da, 1.551 metrorekin, Aizkorriko mendilerroan. Paraleloak diren bi mendilerro kate ezberdin dira: bata barnealdetik doa, eta bestea kostaldetik.
- Barnealdeko mendilerroak hauek dira:
- Kostaldekoak, berriz, mendilerro hauek dira:
- Gorbeiako mendilerroa (mendirik garaiena: Gorbeia, 1.481 m)
- Anbotoko mendilerroa (mendirik garaiena: Anboto, 1.331 m)
- Elgeako mendilerroa (mendirik garaiena: Aumategi, 1.191 m)
- Aralar (mendirik garaiena: Intzako dorrea, 1.431 m)
- Oizko mendilerroa (mendirik garaiena: Oiz, 1.029 m)
- Ganekogortako mendilerroa (mendirik garaiena: Ganekogorta, 998 m)
Aiako harria
aldatuAiako harria Gipuzkoako Oiartzualdea eskualdean dagoen harrizko mendigune bat da. Beste mendi guztiak ez bezala, ez da sortu orogeniagatik, baizik eta granitozko intrusio batengatik.
Hiru haitz nagusiz osaturiko tontor multzoa da:
- Hirumugarrieta (806 m)
- Txurrumurru (821 m)
- Erroibide (837 m)
Lurraldeka
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Euskal Herriko mendien mapa interaktiboa (query.wikidata.org)
- Mendiak.eus: Euskal Herriko mendiak. 2.995 mendiei buruzko informazioa euskaraz eta lizentzia librearekin.
- Euskal-Herria.org Euskal Herriko mendiei buruzko webgunea.
- arabakomendiak.eus
- Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia duen Euskal Herriko Mendien Katalogo Ofiziala