KK Split
KK Split (Košarkaški Klub Split) Kroaziako Split hiriko saskibaloi talde historikoa da. 1945ean fundatu bazen ere, 1980ko hamarkadaren bukaera eta 1990ekoaren hasiera izan ziren bere garairik onenak, Europako kopa hiru aldiz irabazi baitzuen.
KK Split | ||||
---|---|---|---|---|
Ezizena | Žuti | |||
Ligak | Kroaziako Saskibaloi Liga | |||
Sorrera | 1945 | |||
Pabiloia | Arena Gripe | |||
Kokapena | Split | |||
Taldearen koloreak | ||||
Lehendakaria | Robert Andrijić | |||
Entrenatzailea | ![]() | |||
Txapelketak | 1 A-1 Liga 3 Euroleague 6 Jugoslaviako Saskibaloi Liga 5 Jugoslaviako Saskibaloi Kopa 2 Korać Kopa | |||
Webgunea | kksplit.com | |||
Uniformeak | ||||
|
HistoriaAldatu
1945ean sortu zen KK Hajduk izenarekin. Hiru urtez tartekako partidak jokatu zituen eta 1949an KK Split izena hartu zuen. 1963-64 denboraldian Jugoslaviako ligako lehen mailan jokatzen hasi zen. 1967an KK Jugoplastika Split izena hartu zuen eta 1990era arte horrela ezagutua izan zen. Bere garairik onenak orduan iritsi ziren. Ordutik aurrera izen ugari izan ditu, hala nola, POP 84-Split, Slobodna Dalmacija eta 1993tik aurrera Split Croatia Osiguranje.
PalmaresaAldatu
- Europako Kopa:
- Txapelduna (3): 1989, 1990, 1991
- Finalista (1): 1972
- Korać Kopa:
- Txapeluna (2): 1976, 1977
- Jugoslaviako Liga (6): 1971, 1977, 1988, 1989, 1990 eta 1991
- Jugoslaviako Kopa (5): 1972, 1974, 1977, 1990 eta 1991
- Kroaziako liga (1): 2003
- Kroaziako kopa (5): 1992, 1993, 1994, 1997, 2004
Jokalari historikoakAldatu
- Toni Kukoč
- Dino Rađa
- Duško Ivanović
- Velimir Perasović
- Zan Tabak
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) KK Spliten webgune ofiziala