Enheduanna

sumeriar idazlea eta goi apaiz andrea

Enheduanna, En-hedu-ana, En Hedu Anna edo Endereina a (Akad, K.a. XXIV. mendearen amaiera), Mesopotamiako idazlea, legegilea eta astronomoa izan zen.[1] Ezagutzen den izendun lehen egile idazlea da.[2]

Enheduanna

goi apaiza

Bizitza
JaiotzaAkadtar Inperioa, ?
HerrialdeaAkadtar Inperioa
BizilekuaUr
Heriotza? ( urte)
Familia
AitaSargon Akadekoa
AmaTashlultum
Haurrideak
Hezkuntza
HizkuntzakSumeriera
Akadera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, apaiza eta filosofoa
Lan nabarmenak

Find a Grave: 88872243 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Sargon Akadeko erregearen eta Tashlultum erreginaren alaba izan zen eta Naram-Sin Akadeko erregearen izeba zen.[3][4]

Bere aitak, Nanna edo Nannar Ilargi jainkosa sumeriarraren apaiz andere nagusi izendatu zuen, mesopotamiar panteoiko jainkosa garrantzitsuenetako bat, Ur hirian bizi izan zen, Sumeria hegoan zegoena. Ondoren, Mesopotamian nagusi izan ziren beste errege batzuen alabek ere funtzio bera bete zuten (Naram-Simen alaba zen Enmenannak edo K.a. VII. mendean Babiloniako errege izan zen Nabonidoren alabak kasu).

Uste da Sargonen jokaldi politikoa izan zela, Sumeria hegoaldean bere boterea indartzeko.[5]

Rimush bere neba errege zela ere jarraitu zuen apaiz andre nagusi kargua izaten. Erreinaldi horretan asaldura politikoren batean nahastu zen eta erbesteratua izan zen. Halere, goi apaiz andre izatera itzuli zen. “Inannaren goratzea” (‘Nin-me-sara’) bere poesia lanean [6] Ur hiritik nola bidali zuten kontatzen du eta, gero, nola itzuli zen bere postura[7]. Horrek harremanetan jartzen du "Akadeko madarikazioa” lanean[8] zeinetan Naram-Sin (haren erreinaldian ere Enheduanna apaiz andre nagusia izan zen seguruena), madarikatua eta erbesteratua izan zen Enlil. Heriotza ostean Enheduanna pertsona garrantzitsu gisa izan zen oroitua (beharbada, erdi-jainko izaera izan zuen eta guzti).[9]

Benetako pertsona historikoa izan zela ziurra da. Alabastrozko disko bat dago bere irudia eta izena daramatzana, Giparuko indusketan (Ur) topatutakoa, En apaiz andrearen bizileku nagusia zena. Isin-Larsa mailatan (K.a. 2000–1800 urte inguru) topatua izan zen, En Enannatumma apaiz andrearen estatua baten ondoan.[10]

Idatziak ere badaude, Sargon Akadekoaren alaba zela diotenak, alegia, Mesopotamia iparra eta hegoa batu zituen lehen buruzagia.[11]

Bi zigilu topatu zituzten haren izenarekin, bere zerbitzarienak, eta Sargonen garaikokak, Urreko errege hilerriaren indusketan topatutakoak.[12][13]

Bere benetako izena ez dakigu, zeren, berez, Enheduanna, En-hedu-ana edo En Hedu Anna gisa trasliteratu dena, bere titulua da. Hainbat interpretazio egin zaizkio:

  • "En" Ur hiriko apaiz nagusiari jarritako titulua zen. Sumeriar hizkuntzan, "Hedu" hitzak 'apaingarria' esan nahi dueta “An” hitzak 'zerua'. Beraz, apaiz andre bihurtzean eman zioten "Heduanna" izenak 'zeruaren apaingarria' esan nahi du literalki eta «goi apaiz andrea, zeruko apaingarria» da itzulpena. ​
  • “An” ere zeruaren jainkoa zen, eta kasu horretan «An [zeruko jainkoaren] goi apaiz andrea» moduan interpretatzen da.
  • "Heduanna" ('zeruaren apaingarri') Ilargiak zeruan duen edertasuna adierazten zuen epiteto poetikoa zen, beraz, Ilargiari egiten ziola erreferentzia ezuzenki «zeruko apaingarriaren goi apaiz andrea» edo erreferentzia zuzenki «Ilargiaren goi apaiz andrea».

Interpretazio gehiago egin dira.

Literatura lanak

aldatu

Enheduanna, Historiako egilerik antzinakoena da, egile baten izena daramaten lehen testuak idatzi baitzituen. Mesopotamiar literaturako egile handien artean, emakume bakarra dela uste da, olerkari bikaina izan zelako.

Bere lanik ezagunena, Urreko Inanna jainkosari eskeinitako ereserki bat da (batzuetan Inannaren Goraipamena deitua) eta beste bost olerkiren egiletza ere ematen zaio.

Gai erlijiosoak lantzen zituen: ereserkiak En eta Nannar jainkoarentzat eta bere Ur hiriko tenpluarentzat, eta baita Inanna jainkosarentzat ere, Akadeko dinastiaren babeslea zena.

Enheduannak 42 ereserki sortu zituen, Sumer eta Akadeko tenplu guztiei zuzendutakoak, Eridu, Sippar eta Esnunna barne.[14]

Buztinezko taulatxoetan eta idazkera kuneiformez idatzita zeuden bere lanak. Ur eta Nippur-en topatutako 37 taulatxotatik berregin ahal izan dira bere lanak, gehienak Ur III eta antzinako Babilonia garaikoak dira.[15] “Sumeriar tenpluetako kantuak” bezala ezagutzen dira bere lanak (mota horretako lehen bilduma ezaguna da: teologia sistematiko baten lehen ahalegin moduan ulertu izan dira). Kantu horietan Enheduannak honakoa dio: “Ene erregea, aurrez inork sortu ez duen zerbait sortu da.”[16] Kantuen kopia horrek adierazten du egilea hil eta denbora ugari ondoren ere erabili izan zirela eta oso goratuak zirela.

Hallo eta Van Dijk bezalako adituek uste dute izenik gabeko beste lan ugari ere bereak izan zitezkeela.[17]

Literatura lanen egile izatean Enheduanna, Antzinateko Mesopotamian emakumeen hezkuntzaren gaiari buruzko galderak sortzen ditu. Hainbat erregeren emaztek poesia idatzarazi zuten edota, agian, beraiek ere idatzi zuten[18] eta Nindaba jainkosa eskriba gisa aritzen zela esaten zen. Leick-en arabera jainkosei jarritako epitetoek, neurri batean, emakumeen kultura eta gizartean zuten papera adierazten dute.[19]

Enheduannaren lanaren kopia ugari egin ziren, haietako batzuk bere heriotza baino ehundaka urte geroago egindakoak eta Nippur, Ur eta seguruena Lagashen gorde ziren, balio handikoa zela zioten errege inskripzioekin batera.[20]

Enheduannaren lanen zerrenda

aldatu
  • Nin-me-sara, ‘Inannaren goratzea’, 153 bertso, lehen aldiz editatu eta itzuli zutena Hallo eta van Dijk (1968) eta gero alemanez Annette Zgoll (1997) izan zen itzultzailea. Lehen 65 bertsotan jainkosari zuzentzen zaio, hainbat epitetorekin, An-ekin konparatuz, haien panteoiaren jainko nagusia. Ondoren En-hedu-ana-k, lehen pertsonan hitz eginez, bere tristura azaltzen du tenplutik eta Ur eta Uruk hirietatik erbesteratuta zegoelako. En-hedu-ana-k Nannaren lagunta eskatu zuen. 122–135 bertsoetan Inannaren jainkotiar ezaugarriak kontatzen ditu.
  • In-nin sa-gur-ra (incipitean izendatzen zaio egile moduan), 274 bertso (zati bat falta da), Sjoberg-ek editatu zuen (1976), 29 zati erabiliz.
  • In-nin me-hus-a, ‘Inanna eta Ebih’, Limet-ek (1969) itzuli zuen lehenengo.
  • Tenpluko kantuak, Sjoberg eta Bergmann-ek (1969) editatuak: luzera desberdineko 42 kantu, tenpluei zuzendutakoak.
  • Nannari kantua, Westenholz-ek editatua (1989).

Enheduanna-ren lan gehiena Electronic Text Corpus of Sumerian Literature webgunean dago itzulita (‘Sumeriar literaturaren testu elektronikoen korpusa’) [1].

Westenholz-ek En-hedu-ana-ren omenez egindako beste kantu zati bat argitaratu zuen, egile ezezagunak egindakoa eta zeinetan, jainkosa bihurtzen zen bere apoteosiaren ostean.

Kultura modernoan

aldatu

Judy Chicagoren The Dinner Party arte instalazioko (1979. urtea) parte den Ondare solairua artelanean 999 emakumeen zerrendan agertzen da Encheduanna izenarekin.[21]

Cass Dalglish egile estatubatuarrak moldaketa poetiko garaikide bat egin du Nin-me-sar-ra lanarena.[22]

Betty De Shong Meador analista jungiarrak Enheduannaren lanak itzuli ditu ingelesera eta bi liburu idatzi ditu gaiari buruz: Inanna: Lady of Largest Heart[23] eta Princess, priestess, poet: the Sumerian temple hymns of Enheduanna.[24]

Bateratutako narrazio bakarrean itzulia eta bildumatua izan da bere lana sumeriar hizkuntzan aditua den Samuel Noah Kramer eta Diane Wolkstein poetaren eskutik, Inanna, Queen of Heaven and Earth: Her Stories and Hymns from Sumer (‘Innana, zeruaren eta lurraren erregina: bere istorioak eta kantuak Sumerretik’) izenburuarekin.[25] Eta lan horrek beste poesia lan batzuk inspiratu zituen: Judy Grahnen Queen of Swords[26]; Alice Notley-ren The Descent of Alette[27] eta Annie Finch-en Among the Goddesses.[28]

Eduardo Galeanoren Los hijos de los días lanean aipatzen da Enheduanna.[29]

Erreferentziak

aldatu
  1. Hadi Sadoun, Abdul. (2021). Compañeras de Enheduana. Poetas clásicas árabes (siglos III-XII). Malaga: Poéticas, 12 or..
  2. Helle, Sophus. (2023). Enheduana. The complete poems of the world's first author. New Haven: Yale University Press ISSN 9780300264173..
  3. Michael Roaf (1992). Mesopotamia and the ancient Near East. Stonehenge Press. ISBN 978-0-86706-681-4.
  4. Elisabeth Meier Tetlow (2004). Women, Crime, and Punishment in Ancient Law and Society: The ancient Near East. Continuum International Publishing Group. ISBN 978-0-8264-1628-5.
  5. Franke, Sabina. (1995). Sargon and Naram-Sin". In Sasson, Jack, M. "Civilizations of the Ancient Near East". New York: Scribener, 831 or..
  6. ETCSL: t.4.07.2
  7. Franke, 1995: 835.
  8. ETCSL: t.2.1.5
  9. Hallo, William W. y Van Dijk, J.J.A. The Exaltation of Inanna, Yale University Press, 1968, 5. or.
  10. Weadock, P. (1975) “The Giparu at Ur.” Iraq 37(2): 101–128.
  11. https://etcsl.orinst.ox.ac.uk/cgi-bin/etcsl.cgi?text=t.4.07.2&display=Crit&charenc=gcirc&lineid=t4072.p7#t4072.p7
  12. Gadd, C. J. et al. (1928): "Ur Excavations Texts I – Royal Inscriptions". Londres: Trustees of the British Museum and of the Museum of the University of Pennsylvania
  13. Woolley, Leonard (1934): "Ur Excavations II: The royal cemetery: a report on the pre-dynastic and Sargonid graves excavated between 1926 and 1931". For the Trustees of the two Museums by the Oxford: Oxford University Press, 312, 334–335. or. & 358.
  14. Sjoberg, A. W. y Bergman, S.J. 1969, "The Collection of Sumerian Temple Hymns". Nueva York: J.J Augustin Publisher, 5. or.
  15. Sjöberg y Bergman, 1969: 6–7.
  16. ETCSL: t.4.80.1, 543–544 bertsoak
  17. Hallo, William W. y Van Dijk, J.J.A. (1968). The Exaltation of Inanna. Yale University Press, 3. or.
  18. Leick, Gwendolyn. "Sex and Eroticism in Mesopotamian Literature". Routledge, Londres. 1994, 112 & 116 orriak
  19. Leick, Gwendolyn. "Sex and Eroticism in Mesopotamian Literature". Routledge, Londres. 1994, 65. or.
  20. Westenholz, 1989: 540.
  21. (Ingelesez) «Encheduanna» www.brooklynmuseum.org (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  22. Dalglish, 2008
  23. De Shong Meador, 2001
  24. De Shong Meador, 2009
  25. Harper Perennial, 1983
  26. Beacon Press, 1987
  27. Penguin Books, 1996
  28. Red Hen Press, 2010
  29. Galeano, Eduardo (2012). Los hijos de los días. Bartzelona: Siglo XXI. 399. or. ISBN 978-84-323-1627-2.

Bibliografia

aldatu
  • Dalglish, Cass (2008). Humming The Blues: Inspired by Nin-Me-Sar-Ra, Enheduanna's Song to Inanna. Oregon: CALYX Books. ISBN 978-0-934971-92-8.
  • De Shong Meador, Betty (2001). Inanna, Lady of Largest Heart: Poems of the Sumerian High Priestess Enheduanna. Texasko Unibertsitatea. ISBN 0-292-75242-3.
  • De Shong Meador, Betty (2009). Princess, priestess, poet: the Sumerian temple hymns of Enheduanna. University of Texas Press. ISBN 978-0-292-71932-3.
  • Hallo, William W.; Van Dijk, J. J. A. (1986). The Exaltation of Inanna. Yale University Press.
  • Roberts, Janet (2004). Enheduanna, Daughter of King Sargon: Princess, Poet, Priestess (2300 B.C.). Transoxiana 8.
  • Sjoberg, Ake; Bermann, E. (1969). The Collection of the Sumerian Temple Hymns. Locust Valley, J.J. Augustin.
  • Sjoberg, Ake (1975). In-nin sa-gur-ra: A Hymn to the Goddess Inanna by the en-Priestess Enheduanna. Zeitschrift für Assyriologie und Vorderasiatische Archaeologie 65: 161–253.
  • Zgoll, Annette (1997). "Der Rechtsfall der En-hedu-Ana im Lied Nin-me-sarra", ('En-hedu-Ana-ren lege kasua Nin-me-sara ereserkian'). Muenster: Ugarit-Verlag. Ingelesera itzulpena: http://www.angelfire.com/mi/enheduanna/Ninmesara.html

Kanpo estekak

aldatu