Akadtar Inperioa Mesopotamiako erdialdeko inperioa zen, Akad[1] hiriaren lurraldeek osatua. Kaldea iparraldeko eskualde bat zen, hau da, Behe Mesopotamia, Asiria ipar-ekialdean eta Sumer hegoaldean, Babiloniaren aurreko antzinako historiaren garaian, non akadiera sortu zen.

Akadtar Inperioa
K. a. 2334 – K. a. 2154
Geografia
HiriburuaAkad
Azalera800000 km²
Historia

Historia eta hizkuntza

aldatu

Akadeko lurraldea izena ere erabiltzen da. Lurraldea hitza (akadieraz mat), herrialde hitzaren baliokide den hitz bat da: honela, Israelgo Lurraldea, Hattiko Lurraldea edo Egiptoko Lurraldea, adibidez, Israel, Hattusa eta Egiptori erreferentzia egiteko erabiltzen da. Akad izena, hiri batek ere izan zuen (Agade), oso garrantzitsua izan zena eskualdean garai hartan, eta honengandik, eskualde guzti honek hartu zuen izena.

Babilonia, eskualde bezala, Akad eta Sumerren lurralde konbinatuen bidez sortu zen. Akaderak, babiloniera eratu arte eboluzionatu zuen, sumerrera desagertu egin zen bitartean. Akadtarrek[2], sumertarrek bezala, idazkera kuneiformea erabili zuten arren, euren hizkuntzara itzuli zuten. Garaiko hizkuntzen artean, hizkuntza semitikoekin lotzen da argiki akadera (ezagutzen den lehen hizkuntza semitikoa, antzinatasun handiagatik gainera[3]); non eta inguruko sumerrera edo elamera, hizkuntza isolatu gisa ezagutzen ditugun, ahaiderik utzi ez dutenak.

Ez da ezagutzen Sargon Akadekoaren garaia baino lehenagoko akadieraz idatzitako dokumenturik. Sargon, tradizionalki, Akad eta Sumerreko batutako inperio baten lehen gobernari bezala deskribatzen da. Bera baino lehenago, Sumer hedatzen joan zen Lugalzagesi izeneko errege baten gobernupean, Urukekoa (Bibliako Erech). Hala ere, Sargonek, prozesua, bere aurreko errege sumertarren ahaleginetatik haratuago eraman zuen, eta inguruetako eskualde asko konkistatu zituen, Mediterraneora eta Anatoliara iritsi zen inperio bat sortzeko.

Asiriar-babiloniar literatura berantiarrean, Akad izena, errege tituluaren zati bezala agertzen da, Sumerrekin lotua, hau da: ez semitera: lugal Kengi (ki) Uru (ki), akadtar esaera honen baliokidea dena: sar mat Sumeri u Akadi, hau da, "Akad eta Sumerreko erregea", itxura guztien arabera, soilik "Babiloniako erregea" esan nahi zuena, hau da, Behe Mesopotamiako erregea, antzinakoen Senaar lurraldea, jatorrizko Sumer edo Kaldeako Erregea (antzinakoen mat-Kaldu)

Eskultura eta erliebea

aldatu
 
Akadtar baten brontzezko burua, Sargon beharbada (Irakeko museoa, Bagdad)

Akadtar aldiko lan gutxi gorde da. Akadtar eskultoreak erregeen zerbitzura zeuden eta lanean sumertar tradizioari jarraitu bazioten ere, haiek baino errealismo handiagoaz irudikatu zituzten erregeen eszenak eta erretratuak.

Akadtar lehen errege Sargonen (K.a. 2334-2279) garaitik alabastrozko buru txiki bat gorde da (Louvre). Niniven brontzeko buru bat aurkitu zen (30 cm), akadtar errege ezezagun batena, Naramsin (Irakeko museoa, Bagdad). Lan horrek argi erakusten du akadtarren maisutasuna zizelatze eta moldatze lanetan.

Akadtar erliebeek erregeen gerra egitandi gogoangarriak goresteko helburua zuten. Erliebeetan ospetsuena Nararrzsizzere estela da. Susan aurkitu zen, hara eramanda gerra harrapakin gisa. Estelan, bi metroko harlosa zut batean, erregea ikusten da, bere gudarostearen buru, etsaiak zanpatzen. Aurreko errege batzuen estelak ere badira, baina zatiak baizik ez dira gorde.

Gliptika

aldatu
 
Zigilu zilindrikoa, errege edo jainkoak lehoia azpiratua duela[4] The Walters Art Museum.

Akadtarrek trebetasun handia erakutsi zuten buztinezko oholtxotarako zigilu zilindrikoak egiten. Harri mota desberdinak erabili zituzten horretarako : harri kristala, lapis lazulia eta jaspea edo harnabarra. Mitologia gaiak irudikatzen zituzten gehienbat, giza itxurako jainkoak-eta, baina baita eguneroko bizitzako eszenak ere.

Akadeko erregeak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
33°6′N 44°6′E / 33.100°N 44.100°E / 33.100; 44.100