Ireki menu nagusia

Sargon Akadekoa[1] (𒈗𒁺 / Šarru-kīnu, "errege legitimoa", "benetako erregea") (K.a. 2334-K.a. 2279 kronologia laburraren arabera), historian, inperio bat sortu zuen lehen erregistratutako pertsona da. Zehazki, Akadtar Inperioa sortu zuen. Bere inperioak, Tigris eta Eufrates ibaien ibarra eta egungo Turkiaren zati bat hartu zituen. Haren hiriburua Akad izan zen.

Sargon Akadekoa
Sargon of Akkad.jpg
Asiriako errege

Bizitza
Jaiotza Azupiranu Itzuli, K.a. 2300 aldean
Herrialdea Akadtar Inperioa
Heriotza Akadtar Inperioa, K.a. 2215 aldean
Familia
Aita La'ibum
Ama Enítum
Ezkontidea(k) Tashlultum Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak subiranoa eta cup-bearerra Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Mesopotamiako mitologia
Akadtar Inperioaren hedaduraren mapa, Sargonen konkistekin eta ondorengo matxinada nagusiekin. Akadtar nagusitasunezko 150 urteek, oroitzapen sakona utzi zuten Mesopotamiako mentalitatan, ondorengo mendeetan, bata bestearen etorritako inperioen sorleku izango dena, inperio horien erregeentzako, Sargon eta honen biloba Naram-Sim ohiko enperadore ereduak izango direlarik. Lehenari buruz, jarraitu beharreko bertuteak nabarmentzen dira, mito bihurtuz, bigarrenari dagokionez, berriz, matxinadak apaltzen nekatutako inperioaren anti-eredua nabarmentzen da.

Sargonen elezahar sumertarrak, bere aita, La'ibum bezala aurkezten du. Sargon, Sumerren Kisheko errege zen Urzababaren kopari nola bihurtu zen deskribatzen du. Sargonek, amets bat izan zuen, non Inanna jainkosak bere alde egiten zuen, Urzababa odol iturri batean itotzen duena. Sargonek Urzababari kontatzen dio, eta hau, Sargon hiltzen saiatzen da, baina Inannak ohartarazi egiten du. Urzababak, Sargonengana, Urukeko Lugal-zage-si erregea bidaltzen du, Sargon hiltzeko mezua daraman buztinezko taulatxo batekin. Baina gutun-azalak oraindik ez ziren asmatu (dirudienez, elezaharra, puntu honetan galduta dago, ustez, Sargon errege bihurtzera nola iristen den deskribatzen du).

Sumertar errege zerrendatik: "Agaden, Sargon, aita lorezaina zuena, Urzababaren koparia, Agadeko errege izatera iritsi zen, Agade eraiki zuena, 56 urtez gobernatuz". Ulertzeko zaila bada ere, Urzababa eta Lugal-zage-si errege bezala agertzen dira zerrendan, baina zenbait belaunaldiko tartearekin, hala ere, uste denez, Urzababak Kisheko jauregian bizi behar izan zuen Sumerreko bere erresuma galdu eta handik denbora askora.

Sargon da Lugal-zage-siren oinordekoa eta dinastia berri baten sortzailea. Bere seme-alabak Rimux, Manixtuxu eta Enheduanna dira, azken hau, zenbait akadtar ereserkiren egilea.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sargon Akadekoa  

Akadtar Inperioa