Köpenick Alemaniako Berlin hiriburuaren hego-ekialdean dagoen garai bateko udalerri historikoa da. Dahme eta Spree ibaiak elkartzen diren tokian kokatzen da. Gaur egun Berlin hiriko auzo bat da eta Treptow-Köpenick barrutiaren barnean kokatzen da.

Köpenick
locality of Berlin (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Seat of government Berlin
Borough of BerlinTreptow-Köpenick
Posta kodea12459, 12555, 12557, 12559 eta 12587
Geografia
Koordenatuak52°26′45″N 13°34′38″E / 52.4458°N 13.5772°E / 52.4458; 13.5772
Map
Azalera34,9 km²
Altuera32 m
MugakideakRahnsdorf (en) Itzuli, Mahlsdorf (en) Itzuli, Adlershof (en) Itzuli, Grünau, Friedrichshagen (en) Itzuli, Müggelheim (en) Itzuli, Oberschöneweide (en) Itzuli, Kaulsdorf (en) Itzuli, Biesdorf (en) Itzuli, Karlshorst (en) Itzuli eta Niederschöneweide (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria62.569
Dentsitatea1.793 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00

Historia

aldatu

1906an Wilhelm Voigt izeneko zapatari bat Prusiar ofizial gisara mozorrotu eta prusiar gudari talde bat engainatu ondoren, haien agintari moduan jarriz udalerri honetako udaletxearen jabe egin zen. Carl Zuckmayer idazle alemaniarrak gertakari xelebre eta umoretsu honen inguruko Köpenickeko kapitaina antzerki lan satirikoa argitaratu zuen, bestalde, gertakaria hainbat filma eta telebista ikuskizunen gaitzat ere hartua izan da. Gaur egun herrigunean Köpenickeko kapitainaren omenezko estatua bat ere badago.

1920an Berlin hiriburuko auzoa izatera iragan zen, honela bere 128 km2-ekin Berlingo barrutirik zabalena bilakatu zelarik. 2001 urteko administrazio eraberritze baten ondorioz Köpenick auzoa Treptow auzoarekin elkartu eta Treptow-Köpenick barrutia sortu zen.

 
Antzinako Köpenick herriaren irudi panoramikoa.

Irudia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu