Erregaia oxidazio bortitz baten ondorioz beroa oso motelki askatzen duen edozein material edo elementu da, eta energia askatzeko ahalmena duena. Askatutako energia horrek lan mekanikoak (fisikoak, alegia) burutzeko aukera ematen diote gizakiari. Errekuntza gertatu ahal izateko, erregaia oxigenoarekin harremanetan egon behar da, nahiz eta energiaren askapena lortzeko modu ezberdinak dauden. Nagusiak erreakzio exotermikoak eta fusio nuklearrak dira. Orokorki begiratuta, erregaia bi ataletan banatzen da:

Gaur egun erregai nagusia petroleoa da. Erregai honen produktoreak goiko irudian.

Izaki bizidunek haien gorputzetan erregaiak dituzte, karbohidrato, lipido eta proteina deituak. Energia askatzen duten elementu hauen bidez, lan mekanikoak burutzeko ahalmena ematen zaie izaki bizidunei. Hala ere, elementu hauek, erregai guztiak bezala, ez dute energia mota bakarra askatzen. Hondakin bezala beste energia batzuk askatzen dira errekuntza bakoitzarekin, kasu honetan, energia termikoa.

Hala ere, badira konbustioa sortzen ez duten |substantziak, hala ere erregai deitzen direnak. Horien artean daude fisio nuklearraren prozesuan energia nuklearra sortzen duten erregaiak, hidrogenoarekin batera.

Erregai inportazioak 2005an, AEB buru 294.499.160.000$-eko gastuarekin.

Ezaugarriak

aldatu

Erregaiak hiru egoera posibleetan aurkitu daitezke (gas, likido eta solido egoeran). Erregai mota ezberdin hauen kalitatea eta ahalmena neurtzeko erabiltzen den terminoa ahalmen termikoa da. Ahalmen termikoaren bidez masa unitate batek aska dezakeen energia kopurua neurtzen da, oxidazioaren erreakzio kimiko baten ondorioz. Nazioarteko Unitate Sisteman (SI) ahalmen termikoa joule zati kilogramoetan neurtzen da (nahiz eta normalean jouleren tamaina txikia dela eta kilojoule zati kilogramo egiten den). Unitateen Sistema Teknikoan, ordea, kaloria kilogramorekiko neurtzen da, nahiz eta sistema hau zahartuta dagoen. Neurri-unitate anglosaxoietan, BTU librarekiko. Hurrengo taulan ahalmen termikoa substantzia eta neurketa sistemarekiko:

Erregaien ahalmen termikoa neurketa sistema ezberdinekiko

Erregaia MJ/Kg Kcal/Kg
Gas Naturala 53,6 12800
Azetileno 48,55 11600
Propano Gasolina Butano 46,0 11000
Gasolioa 42,7 10200
Fuel-olioa 40,2 9600
Antrazita 34,7 8300
Kokea 32,6 7800
Koke gasa 29,3 7000
95º-ko alkohola 28,2 6740
Lignitoa 20,0 4800
Turba 19,7 4700
Harrikatza 16,7 4000

Erregai kimikoak

aldatu

Erregai kimikoak inguruko substantziekin harremanetan egotean energia askatzen duten substantziak dira, gehienetan oxidazio motel baten bidez. Erregai kimikoak bi multzotan banatzen dira:

Bioerregaiak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Bioerregai»

Bioerregaiak material organikoetatik sortutako erregaiak dira. Erregai ez fosilak dira eta solido egoeran ez ezik, gas eta likido egoeran aurki ditzakegu. Gehienetan landareen bidez jaso ditzakegun erregai hauen erabilerak bi dira: bioetanola (bioalkohola) eta biodiesela. Azken urteetan nazio ezberdinen interesak energia mota honen suspertzean bermatu dira. Honen ondorioz, ohiko teknologiez gain (konbustioa, alegia), zenbait teknologia berri agertzen ari dira. Erregai fosilak baino garestiagoak diren arren, hauen ekoizpena betierekoa delakoarekin justifikatzen da. Ekoizpenaren aldetik, erremolatxa, azukre-kanabera edo ekiloreak bezalako produktuetatik lorturiko erregaia dela esan dezakegu. Hala ere, hauen ustiaketak ondorio onak zein txarrak garatu ahal ditu, beraz, gai honi buruzko jakitunek ez dute erregai mota hau erregai garbitzat hartzen [3] [4].

Erregai fosilak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Erregai fosil»

Erregai fosilak [5] milioika urteetan zehar laku, itsaso, ibai eta bestelako ur uneen behean eratu izan diren erregaiak dira. Sedimentuek denbora igaro ahala izaki ezberdinen hondarrak estaltzen joan izan dira, erreakzio kimikoei lekua utziz. Erregai fosilak lurreko litosferan aurkitutako hidrokarburoak dira. Bioerregaiak baino merkagoak eta energia gehiago askatzen duten arren, finituak dira [6] eta horregatik beste erregai mota batzuen ikerketei bidea ireki zaie. Erregai fosilak erabiltzeak hainbat arrisku dakar [7] eta honen adibide ikatza, gasa eta petrolioaren errekuntzan askatzen den CO2 kantitatea dugu. Hala ere, hauen prezio merkeak, efizientzia altuak, ustiaketa errazak eta erabilgarritasun handiak erregaien %90a fosilak izatea justifikatzen du.

Ondorioak

aldatu
 
Hawaii bezalako uhartedi isolatu batean 1958 tik 2015. urterarte emandako CO2aren eboluzioa, karbono dioxido kontzentrazioan.

Erregaiak behar-beharrezkoak dira gizakia ondo bizi ahal izateko eta, ondorioz, hauek lortzeko ahaleginak konstanteak dira. Erregaiek merkatuan gogorki parte hartzen dute eta gizarteak energia behar duenez, behar hau prezioetan islatuko da. Gero eskari gehiago, gero eta prezio altuagoak izango ditu erregai bakoitzak eta prozesu honen adibidetzat hurrengo hau dugu: 1970. urtetik 2004. urtera, petrolioaren prezioa %900ean areagotu zen eta harrikatzarena %200ean. Prezioen aldaketa nabarmen hauek nazio bateko ekonomian eragin handia sor dezake, ondoriotzat inflazioaren gorakada posible bat ekarriz, erregaiak nazio bateko arlo guztietan aurkitzen baitira.

Bestelako ondorio bat edozein material erretzerakoan sor dezakeen kutsadura dugu [8] CO2aren emisioak, adibidez, erregien konbustioarekin loturik doa. CO2ak berarekin dakarren gaitza ukaezina da, eta ondoko irudian gas honen inkrementua adierazten da Hawaii bezalako uhartedi isolatu batean.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu