Dibisa
Dibisa (latinezko divisa izenetik, eta hura latinezko divido «zatitu» aditzetik) beste herrialde edo eskualde bateko dirua da. Dibisak trukatu edo saleros daitezke, eta horretarako nazioarteko dibisen truke-merkatua dago. Merkatu horretan sortzen den dibisen trukaneurria edo balioa dibisa ezberdinen eskaria eta eskaintza zein diren erabakitzen da, baina dibisaren herrialdeko hazkunde ekonomikoa, inflazioa eta barne-kontsumoa bezalako parametroen mendean ere badago. Horrela, dibisen trukaneurri aldakorra izaten da eta dibisa-merkatuetan finkatzen da, batzuetan aginte ekonomikoak dibisen balio finkoa ezar badezake ere.
Dibisen izendapenaAldatu
Nazioarteko dibisa-merkatuan, dibisek izendapen estandar bat dute, bankuetan eta egunkari ekonomikoetan erabiltzen dena. Izendapena ISO 4217 arauak ezartzen du. Ondoren, gehien trukatzen diren dibisen izendapenak zehazten dira:
Herrialdea | Dibisa | Izendapena |
---|---|---|
AEB | dolar estatubatuar | USD |
Eurogunea | euro | EUR |
Japonia | yen | JPY |
Erresuma Batua | libera esterlina | GBP |
Suitza | libera suitzar | CHF |
Australia | dolar australiar | AUD |