Berlinen birmoldaketa

Berlingo harresia erori ostean, Berlinen birmoldaketa sakona egon da.

GuneaAldatu

East Side Galleryk, mundu osoko aire zabaleko galeria luzeena, 1961. urtetik 1989ra Berlin hiria bera nahiz Europako mendebaldea eta ekialdea bitan zatitu zuen Berlingo harresiak bat egiten dute Friedrichshain-Kreuzberg auzoko mugan.

BirmoldaketakAldatu

Harresia eraitsi zuteneko euforia eta itxaropen sentimenduak gogorarazteko, mundu osoko 100 artistak baino gehiagok 1,3 kilometroko horma zatia apaindu zuten 1990ean[1].

Media Spree eraikitze planak etxe orratz, hotel, loft eta bulegoz bete nahi du ibaiertza. 2008. urtean, Spree Ufer für alle (Spreeko bazterrak guztiontzat) plataformak antolatu zuen galdeketan, Friedrischain-Kreuzberg auzoko bizilagunek ezezkoa eman zioten proiektuari, ibai bazterrak eraikinez libre utzi nahi zituztela adieraziz. Hala ere, eraikitze prozesua ez da gelditu[1].

Living Bauhaus enpresa luxuzko apartamentuak eraikitzen ari da. Herritarren presioaren ondorioz eraispen lanak egun batzuetan gelditu zituzten arren, galeriaren bi zati kendu ziren 2013ko otsailean, kamioi eta langileei sarrera ahalbidetzeko. Living Bauhausen proiektuaren alboan, Alon Mekel inbertitzaile israeldarrak 120 metroko altuera izango duen hotela eraikiko du[1].

ErreferentziakAldatu

  1. a b c Nerea Menor, «Berlin berriaren «harrokeria»», Berria, 2014-11-02

Kanpo estekakAldatu