Yankee Stadium AEBetako New York hirian dagoen beisbol estadio bat da. Beisbol Liga Handietako taldea den New York Yankees taldearen jokaleku eta egoitza da, bai eta kirol honetako estadio mitiko eta ospetsuenetakoa.

Yankee Stadium
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
BoroughBronx
Koordenatuak40°49′46″N 73°55′35″W / 40.82957°N 73.92639°W / 40.82957; -73.92639
Map
Historia eta erabilera
Inaugurazioa2009
JabeaNew York Yankees
KudeatzaileaNew York Yankees New York Yankees
Izenaren jatorriaNew York Yankees
Kirolabeisbola
futbola
ErabiltzaileaNew York Yankees
New York City FC
Edukiera49.642
Arkitektura
ArkitektoaPopulous (en) Itzuli
EraikitzaileaTurner Construction (en) Itzuli
Egitura ingeniaritzaThornton Tomasetti (en) Itzuli
Webgune ofiziala

Eraikina aldatu

Zelaiak, 2009an inauguratua, izen bereko estadioa ordezkatu zuen (hura 1923an eraikia), hain zuzen ere, egungo zelaitik gertu zegoena. Orokorrean, zelai honek antzinako zelaiaren antzeko ezaugarriak ditu, %63 handiagoa den arren, eta gehikuntza modernoekin. Beisbolaren historian sekula eraiki den eraikinik garestiena da, eta, mundu mailan, Wembley estadioaren ondoren, bigarren kirol eraikinik garestiena.

Estadioaren beste sekzio batzuk Monument Park, erdiko lorategiaren atzean dagoena eta taldeko jokalaririk hoberenak oroitzeko tokia dena, New York Yankees Museuma, taldearen eta beisbolaren historiari buruzko objektu bilduma, eta Great Hall daude, zenbati denda eta jatetxe dituen eremu zabala. Partidu bat ikusteko sarrerarik garestiena 2.625 dolarretan balio zuen. Izan ere, denboraldi hasierako joko baterako sarrera baten bataz besteko prezioa Beisbol Liga Handietako garestiena zen 72,97 dolarrekin.

Inaugurazioa aldatu

Ofizialki denboraldiko lehen partidua apirilak 16an Cleveland Indians taldearen aurka izan zen arren, etxeko taldeak bere denboraldi-aurreko lehen partidua apirilak 3an jokatu zuen Chicago Cubs taldearen aurka 7-4 irabaziz. Zeremoniazko jaurtiketa Reggie Jacksonek egin zuen.

Estadioaren inaugurazioan taldeko jokalari ohi ospetsuak egon ziren, aipaturiko Reggie Jackson, Rickey Henderson eta Rich Gossage kasu. Zeremoniazko jaurtiketa Yogi Berrak egin zuen. Jokoa hasi baino lehen, Babe Ruthek aurreko estadioaren inaugurazioan erabilitako bate bat egungo estadioko batealekuan jarri zen. Lehen jaurtilariak CC Sabathia etxeko taldetik eta Cliff Lee Clevelandetik izan ziren. Instalakuntzen barnean lehen hita lortu zuen, Johnny Damon izan zen, etxeko taldekoa. Lehen home runa ere etxeko taldeko batek lortu zuen, Jorge Posadak. Hala ere, etxeko taldeak partidua galdu zuen 2 lasterketa lortuz, aurkariek 10 lortuz. Era berean, eraikinaren lehen funtzionamendu urtean, bertan Munduko Sail bat ospatu zen, eta etxekoek lortu zuten titulua.

Kanpo estekak aldatu