Chicago Cubs (Chicagoko Kumeak euskaraz) Beisbol Liga Handietako beisbol talde profesional bat da, bere egoitza Illinois estatuko Chicago hirian duena. Etxeko partiduak Wrigley Field estadioan jokatzen ditu. Liga Nazionaleko Erdialdeko Dibisioan jokatzen dute.

Chicago Cubs
Datuak
Motabeisbol taldea
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
LigaBeisbol Liga Handiak eta Beisbol Liga Nazionala
EstadioaWrigley FieldChicago
41°56′53″N 87°39′20″W / 41.9481°N 87.6556°W / 41.9481; -87.6556
 41.072
Agintea
EntrenatzaileaDavid Ross (en) Itzuli
Egoitza nagusi
JabeaThomas S. Ricketts (en) Itzuli, Laura Ricketts (en) Itzuli, Pete Ricketts (en) Itzuli, Todd Ricketts (en) Itzuli eta Joe Ricketts (en) Itzuli
Zeren jabe
Historia
Sorrera1870
webgune ofiziala
Facebook: Cubs Twitter: Cubs Instagram: cubs Youtube: UCnU7B7B0U0t2vs-2HMLjgvg Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

Cubsak 1870an sortuak izan ziren Chicago White Stockings izenarekin. Egungo izena 1902tik dute. Liga Handietan lortu dituzten bi txapelketak 1907 eta 1908an lortu zituzten. Munduko Sailera iritsi ziren 1932an, baina lau partidatan galdu zuten New York Yankees taldearen aurka. Saileko unerik gogoangarriena Babe Ruthek eserlekuetara apuntatu eta hurrengo jaurtiketan home run bat egin zuenekoa da. 1945ean Cubsak berriz iritsi ziren Munduko Sailera, baina oraingoan ere galdu egin zuten, kasu honetan Detroit Tigers taldearen aurka. 2003an Munduko Sailera iristeko puntuan egon ziren Florida Marlins taldearen aurkako playoffetako seigarren jokoan hiru lasterketako abantaila zutelarik. Baina zenbait hutsegiteren eta "Steve Bartmanen unea" deritzonaren ondorioz, partida galdu egin zuten, eta baita saila ere. Floridak aurrera egin zuen eta Yankees taldearen aurka lortu zuen txapelketa.

Estadioa aldatu

Cubs taldeak 1916tik Wrigley Field estadioan jokatzen du, Chicagoko iparraldeko auzoa den Lake Viewn kokatua dagoena, Addison eta Clark kaleek izkin egiten duten tokian, Chicagoko metroak Addisonen duen geltokitik metro gutxira.

Iruditegia aldatu

Jokalari aipagarriak aldatu

Ospearen aretoa aldatu

 
Sammy Sosa.

Neurri batean Cubsen izan zuten partehartzeagatik aukeratuak:

Cubsekin lotutako beste zenbait jokalari

Erretiratutako zenbakiak aldatu

Nabarmendutako latinoamerikarrak aldatu

Chicago Cubs 2010ean aldatu

Ikus Chicago Cubsen 2010eko denboraldia

Lortutako Txapelketak aldatu

Kanpo estekak aldatu