Bonelli arrano

Hieratus generoko arranoa. 70 cm inguruko luzera eta 170 cm-ko hego-luzera maximoa ditu. Tamaina ertaineko hegazti eta ugaztun txikiez elikatzen da.
Aztore-arrano» orritik birbideratua)

Bonelli arranoa (Aquila fasciata edo Hieraaetus fasciatus), aztore-arrano izenez ere ezaguna, accipitridae subfamiliako hegazti harraparia da.

Bonelli arrano
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaAccipitriformes
FamiliaAccipitridae
GeneroaAquila
Espeziea Aquila fasciata
Vieillot, 1822
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masaarra: 1,82 kg
emea: 2,56 kg
112 g
Kumaldiaren tamaina12

Neurri ertaineko arranoa da. Hegoaldeko Europa eta Afrikatik hasi (Saharako ipar eta hegoaldean) eta hegoaldeko Asia eta Indonesiaraino banatzen da, baina bere populazio handienak Iberiar penintsulan eta Magreben daude[1]. Azken hamarkadetan atzerakada handia jasan duen espeziea da, bereziki giza presioaren ondorioz, eta dagoeneko hiru bikote ugaltzaile baino ez dira geratzen Euskal Herrian, bat Araban eta bi Nafarroan.

1815ean Franco Andrea Bonelli italiar ornitologoak espeziea topatu zuenez, Louis Vieillot frantziarrak 1822an bere izena eman zion.

Deskribapena

aldatu

Beste arrano handiekin alderatuz hego motzagoak, zabalagoak eta biribilkatuagoak ditu, eta horrek bere hegoen luzera/zabalera erlazioa txikitzen du[2]. Baldintza horrengatik eta hegoen kurbadura txikiagatik, maniobrabilitate handiko baina mantenu eskaseko hegaldia du; horrek erlazioa izan dezake bere banaketa termofiloarekin, aire-masa beroek hegaldiaren kostu energetikoa murriztuko bailiokete[3]. Neurri ertaineko arranoa da; buru txikiduna, lepo luze samarduna, eta behatz eta erpe oso handiduna[3]. Bere neurrirako buztan luzea du[3]. Lumajea adinaren arabera aldatzen da; ondorengo adinak bereiz daitezke egutegi-urteen (eu) arabera (Jaiotzatik abenduaren 31 arte lehen egutegi-urtekoa izango litzateke):

  • Heldua (>5eu): Marroi iluna, mantuan orban zuri irregular nahiko zabal batekin; buztan grisa, lerro ilun meheekin[3]. Alde bentrala zuria da, tanta-formako orban marroi bertikalekin; arrek orban gutxiago izan ohi dituzte, eta emeek galtza ilunak dituzte, bizkarraldearen kolorekoak[3].
  • Azpiheldua (4eu): Helduaren antzekoa, baina luma primarioen azpialdean lerro ilunekin hondo argiaren gainean, eta bularreko orban zabalagoekin[3].
  • Gaztea (1-3eu): Marroia bizkarraldean eta kanela kolorekoa azpialdean, ia orbanik gabea bularrean eta sabelean[3]. Lerro arre ahulak hegoetan, kanela-koloreko hondoaren gainean[3].

Dimorfismo sexuala du tamainan: hego bakoitzaren luzera 476 mm arrek eta 483 mm emeek, eta buztanaren luzera 251 mm arrek eta 261 mm emeek (neurriak Mediterraneoko populazio batean hartu ziren)[4].

Banaketa

aldatu

Banako ugaltzaileen banaketa-area ondorengoa da: hegoaldeko Europa, iparraldeko Afrika, Ekialde Hurbila eta Ertaina, India, Txina hegoaldea eta Sondako uharteak (Indonesia)[5].

Iberiar penintsulan, ipar-mendebaldean ezik, ia lurralde osoan aurki daiteke[6], baina populazio garrantzitsuenak hego-ekialdean aurkitzen dira[3].

Euskal Herrian kutsu Mediterraneoko aldean bakarrik aurki daiteke, eta bertan ere oso urria da. Araban bikote ugaltzaile bakarra dago eta EAEn ez dago besterik. Nafarroan ere erabat urrituta dago espeziea, dagoeneko bi bikote ugaltzaile bakarrik geratzen dira; 2000. urtean hil zen arrakastaz ugaltzen zen bikote bakarreko arra.

Habitata

aldatu
 
Aztore-arranoa Indian hegan egiten.

Espezie termofiloa da, eta tenperaturak ez du ugaltzeko bakarrik mugatzen[7], bizitzeko ere udako tenperatura maximo altuenak dituzten lurraldeak hautatzen ditu[8], eta neguko hilabete hotzenean 2 ºC-ko isoterma baino baxuagokoak ekiditen ditu[2]. Zona ia desertikotatik ondo kontserbatutako baso-formaziotaraino ager daiteke, oso habitat mota desberdinetan[3], baina badirudi lursailak aldapa handia izatea aldagai garrantzitsua dela bizilekua hautatzerakoan[9][10]. Ez da harritzekoa aldapa handiak hautatzea, habia egiteko trokarteak erabiltzen baititu, eta horiek ohikoak dira erliebe aldapatsutan[3]. Ikusi da habia jartzeko altuera handieneko arrokak hautatzen dituztela, baina handien faltan arroka txikiak ere erabil ditzakete, beti ere giza presiotik urrun badaude[9][10]. Arroka altuak hautatzea logikoa da, espezieak askotan bat egiten baitu giza presio altuko guneekin, eta altuerak nolabaiteko isolamendua eskaintzen dio ugal garaian; gainera, habia utzi duteneko kasu asko zitatu dira, inguruan errepide bat eraikitzeagatik edo berritze-lanetan aritzeagatik[11].

 
Aquila fasciata

Elikadura

aldatu

Bonelli arranoak harrapakin mota ugari ehiza ditzake; Iberiar penintsulan ugaztunetan, hegaztietan eta narrastietan oinarritzen da bere dieta[12][13]. Hegazti handia izaki superharrapari gisa portatzen da zenbait kasutan: azeria (Vulpes vulpes), belatz gorria (Falco tinnunculus), gabiraia (Accipiter nisus) edo belatz handiaren (Falco peregrinus) moduko harrapakin harrigarriak aurkitu dira bere dietan, nahiz eta bikoteen dietan duten garrantzia oso txikia izan[14]. Erbiak, untxiak, eperrak, katagorriak, hegazti txikiak, sugeak, muskerrak, kaioak, usoak, beleak, arratoiak... ere ehizatzen ditu[15][16], lurralde eta urtaro bakoitzean espezie ugarienera moldatzeko gaitasuna du [5]. Tarteka sarraskiak ere jaten ditu[17]. Tamaina handiko beste hegazti harrapariekin alderatuz hegazti asko ehizatzen ditu, bere hego motz eta zabalek eta buztan luzeak eskaintzen dioten maniobrabilitateari esker[2].

Bizimodua

aldatu

Leku berean igarotzen du urte osoa, baina fideltasuna murriztu egiten da ugalketaren ostean[5].

Beste hainbat hegazti harraparitan gertatzen den legez, banako gazteek gurasoen lurraldea utzi eta dispertsioari ekiten diote; fase horretan behin-behineko bizilekuak erabiltzen dituzte, harrapakin ugarikoak eta bidaliko dituzten bikote lurraldekoirik ez dagoenak[18]. Badirudi Penintsularen iparraldeko populaziotako gazteek hegoaldera dispertsatzeko joera dutela, eta horrek arazoak eman ditzake iparraldeko populazioak berritzeko garaian[19].

Espezie lurraldekoia da, eta zona batzuk bereziki erabiltzen ditu bere lurraldearen baitan; halere, bikotearen lurraldea oso ondo ezagutzen den lekutan, ohikoa da helduak bertatik urrun aurkitzea ehizatzen, kasu batzuetan 20 kilometrotik gora[3].

Ugalketa

aldatu

Urrian jada ikus daitezke Bonelli arranoak adartxoak habiara garraiatzen, bi sexutakoek egiten dute hori[20]. Eztei-hegaldiak azaroan hasten dira, eta kopulak abenduan hasi eta apirileraino luzatzen dira[20]. Bere izaera termofiloarekin harrigarria den arren espezie goiztiarrenetakoa da ugal garaia hasterakoan; aipatutako errunaldi goiztiarrena urtarrilaren 15ekoa da eta berantiarrena apirilaren lehenengo astekoa[21]. Inkubazioa emeak egiten du ia esklusiboki, beste hainbat hegazti harraparitan bezala arrak ez du ia parterik hartzen[21].

135 lagineko ikerketa batean ikusi zen, errunaldi bakoitzean 1,9 arrautza jartzen dituztela batez beste[22]. Inkubazioak 37-41 egun irauten du, asko jota 46[22].

Ontogenia

aldatu

Txitoek jaio eta 60-67 egun igarotzen dituzte habian[21]. 57-95 egunez izaten dute gurasoekiko dependentzia, eta lehenengo aldiz hegan egitetik 77-113 egunera uzten dute jaio ziren lurraldea[23].

Espezieen arteko elkarrekintzak

aldatu

Iberiar penintsulan hainbat hegazti harrapari aipatu dira Bonelli arranoak utzitako habiak erabiltzen: arrano beltza (Aquila chrysaetos)[24], sai arrea (Gyps fulvus)[25], belatz handia (Falco peregrinus)[26]... eta Bonelli arranoa ere aipatu da arrano beltzaren habia erabiltzen[27][7].

Arrano beltzarekin duen elkarrekintzak eztabaida ugari piztu du, autorearen arabera lehiatu egiten direla edo elkarri eragin gabe bizi direla irakur dezakegu. Belatz handiari dagokionez, bikoteek distantzia handiagoa mantentzen dute haiekiko espezie bereko bikoteekiko baino[26].

Bera harrapakina izatea oso arraroa da, baina aipatu dira, hontz handia (Bubo bubo) gaztetxoak ehizatzen[28] eta lepazuria (Martes foina) arrautzak lapurtzen[3].

Baditu parasito batzuk:

Kontserbazio egoera

aldatu

Estatu espainiarrean bere mehatxu faktore nagusiak ondorengoak dira: ehiztariak eta uso-hazkuntzako langileak nagusiki; jarraian paisaiaren eraldaketak, hala nola, presen eta errepideen eraikuntzak eta meategien jarduera; eta azkenik giza presioaren gorakada 1980-1990 urteetan[11].

Erreferentziak

aldatu
  1. Lerner, H. R. L.; Mindell, D. P.. (2005). «Phylogeny of eagles, Old World vultures, and other Accipitridae based on nuclear and mitochondrial DNA» Molecular Phylogenetics and Evolution (37).
  2. a b c Parellada, X.; De Juan, A.; Alamany, O.. (1984). «Ecologia de l´aliga cuabarrada (Hieraaetus fasciatus): factors limitants, adaptacions morfológiques i ecológiques i relacions interespecífiques amb l´aliga daurada (Aquila chrysaetos)» Rapinyaires Mediterranis (2): 121-141..
  3. a b c d e f g h i j k l m Ontiveros, D.. (2007). «Águila perdicera – Hieraaetus fasciatus» Enciclopedia Virtual de los Vertebrados Españoles (Madril: Museo Nacional de Ciencias Naturales).
  4. Glutz von Blotzheim, U. N.; Bauer, K. M.; Bezzel, E.. (1971). Handbuch der Vögel Mitteleuropas. 4. Falconiformes Wiesbaden: Aula verlag.
  5. a b c Cramp, S.; Simmons, K. E. L.. (1980). Handbook of the Birds of Europe the Middle East and North Africa. The Birds of the Western Paleartic.. II. Hawks to Bustards Oxford: Oxford University Press.
  6. Real, J.. (2003). Águila-Azor Perdicera. Hieraaetus fasciatus.. in: Atlas de las aves reproductoras de España. Madril: Dirección General de Conservación de la naturaleza-Sociedad Española de ornitología, 192-193 or..
  7. a b Ontiveros, D.; Pleguezuelos, J. M.. (2000). «Influence of prey densities in the distribution and breeding success of Bonelli’s eagle (Hieraaetus fasciatus): management implications» Biological Conservation 1 (93): 19-25..
  8. Román, A.; Real, R.; Márcia, A.; Vargas, M.. (2005). «Modelling the distribution of Bonelli’s eagle in Spain: implications for conservation planning» Biodiv. Distrib. (111).
  9. a b Ontiveros, D.. (1999). «Selection of nest cliff by Bonelli’s eagle (Hieraaetus fasciatus) in southeastern Spain» J. Raptor Res. (33): 110-116..
  10. a b López-López, P.; García-Ripollés, C.; Aguilar, J.M.; García-López, F.; Verdejo, J.. (2006). «Modelling breeding habitat preferentes of Bonelli’s eagle (Hieraaetus fasciatus) in relation to topography, disTurbance, climate and land use at different spatial scales» J. Ornithol. (147): 97- 106..
  11. a b Ontiveros, D.. (1997). «Pérdida de hábitat del Águila perdicera en la provincia de Granada» Quercus (135): 16-19..
  12. Elosegi, J.. (1974). «Informe preliminar sobre alimentación de aves rapaces en Navarra y provincias limítrofes» Ardeola 2 (19): 249-256..
  13. Palma, L.; Beja, P.; Pais, M.; Da Fonseca, L. C.. (2006). «Why do raptors take domestic prey? The case of Bonelli's eagles and pigeons.» Journal of Applied Ecology (43): 1075-1086..
  14. Martínez, J. E.; Sánchez, M. A.; Carmona, D.; Sánchez, J. A.. (1994). «Régime alimentaire de l’aigle de Bonelli (Hieraaetus fasciatus) durant le période de l’elevage des jeunes (Murcia, Espagne)» Alauda (62): 53-58..
  15. Simeon, D.; Wilhelm, J. L.. (1988). «Essai sur l’alimentation annuelle de l’Aigle de Bonelli Hieraaetus fasciatus en Provence» Alauda (56): 226-237..
  16. Iezekiel, S.; Bakaloudis, D. E.; Vlachos, C. G.. (2004). The Diet of Bonelli's Eagle Hieraaetus fasciatus in Cyprus. in: Raptors Worldwide. Budapest: WWGBP/MME, 581–587 or..
  17. Avella, F. J.. (1977). «Hieraaetus fasciatus alimentándose de carroña» Ardeola (24): 212-215..
  18. Real, J.; Mañosa, S.; Codina, J.; Del Amo, R.. (1996). «Primeros datos sobre dispersión del Águila perdicera» Quercus (122): 25..
  19. Cadahía, L.; Urios, V.; Negro, J. J.. (2005). «Survival and movements of satellite-tracked Bonelli’s eagle Hieraetus fasciatus during their first winter» Ibis (147).
  20. a b Real, J.. (1982). «El águila perdicera en Cataluña» Quercus (5): 26-28..
  21. a b c Arroyo, B.; Bueno, J.M.; Pérez-Mellado, V.. (1976). «Biología de reproducción de una pareja de Hieraaetus fasciatus en España Central» Doñana Acta Vertebrata (3): 33-45..
  22. a b Arroyo, B.; Ferreiro, E.; Garza, V.. (1995). El Águila perdicera (Hieraaetus fasciatus) en España. Censo, reproducción y conservación. in: Serie Técnica. Madril: ICONA.
  23. Real, J.; Mañosa, S.; Codina, J.. (1998). «Post-nestling dependence period in the Bonelli’s eagle Hieraaetus fasciatus» Ornis fennica (75): 129-137..
  24. Carrete, M.; Sánchez-Zapata, J.; Martínez, J.E.; Sánchez, M.A.; Calvo, J.F.. (2002). «Factors influencing the decline of a Bonelli’s eagle population Hieraaetus fasciatus in southeastern Spain: demography, habitat or competition?» Biodiv. Conserv. (11): 975-985..
  25. Fernández, C.; Donázar, J.A.. (1991). «Griffon vultures Gyps fulvus occupying eyries of other cliff nesting raptors» Bird Study (38): 42-44..
  26. a b Gil-Sánchez, J.M.. (1999). «Solapamiento de hábitat de nidificación y coexistencia entre el Águila-azor Perdicera (Hieraaetus fasciatus) y el Halcón Peregrino (Falco peregrinus) en un área de simpatría» Ardeola (46): 31-37..
  27. Dobado-Berrios, P. M.; Álvarez, R.; Leiva, A.. (1998). «El Águila Perdicera en la provincia de Córdoba» Quercus (154): 48-49..
  28. Real, J.; Mañosa, S.. (1990). «Eagle owl (Bubo bubo) predation on juvenile Bonelli's eagles (Hieraaetus fasciatus)» Journal of Raptor Research 3 (24): 69-71..
  29. Reche, M.P.; Jiménez, P.A.; Álvarez, F.; García de los Ríos, J.E.; Rojas, A.M.; De Pedro, P.. (2003). «Incidente of Salmonellae in captive and wild free-living raptorial birds in Central Spain» J. Veterinary Med. (50): 42-44..
  30. Real, J.; Mañosa, S.; Muñoz, E.. (2000). «Thrichomoniasis in a Bonelli’s eagle popullation in Spain» Journal of Wildlife Diseases (36): 64-70..
  31. Gallego, J.; Martín Mateo, M. P.; Aguirre, J. M.. (1987). «Malófagos de rapaces españolas 2. Las especies del género Craspedorrhynchus Keler, 1938 parásitas de Falconiformes, con descripción de tres especies nuevas» Eos (63): 31-66..

Kanpo estekak

aldatu