Fernando Morillo
Fernando Morillo Grande (Azpeitia, Gipuzkoa, 1974ko maiatzaren 3a), euskal idazlea da. Hainbat liburu argitaratu ditu eta horietako asko euskarazko Gazte Literaturan.[1]
Fernando Morillo | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Eibar, 1974ko maiatzaren 3a (50 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta haur literaturaren idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | haur literatura |
Literatur ibilbidea
aldatuFernando Morillo Azpeitian jaio zen 1974ko maiatzaren 3an. Fisika ikasten hasi zen eta hura amaitu aurretik Filosofia ikasteari ekin zion. Honela, Fisika karrera ez zuen amaitu, baina bai bigarrena. Bitarte horretan, hainbat lan egin izan ditu, hala nola, segurtasun-zaindari, irakasle, etab. Nabarmenak ditu ikasketa joera horiek bere lanetan, sarritan hezkuntzaren, zientziaren edo haien dibulgazioaren inguruan aritzen baitira Morilloren pertsonaiak eta tramak.
Bitarte horretan, ipuinak idazten jarraitu zuen eta hainbat sari eskuratu ditu, besteak beste, Donostia Hiria ipuin lehiaketan, Elhuyarrek antolatutako zientzia-sarian bigarren eta Bilboko Hiriko akzesita.
Gaztetatik ekin zion literaturaren bideari, eta gazte literatura landu du gehienbat. Urte hauetan zehar hainbat sari irabazi ditu genero horretan. Helduentzako eleberriak, biografiak eta saiakerak ere landu ditu.
2011n, Morillok Gaumin argitaletxea sortu zuen, batik bat haur eta gazte literatura lanak argitaratzeko eta gazteak euskaraz irakurtzen ikusteko nahi horrek eraginda.[2]
2003an, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria jaso zuen, Izar-malkoak liburuarengatik. Morillok urte batzuk zeramatzan liburuak arrakastaz argitaratzen eta sariak jasotzen (besteak beste, 1999an Donostia Hiria Saria, Gudaoste Ametsak ipuinarekin, edo 2000n CAF-Igartza Saria, Ortzadarra sutan eleberriarekin), baina 2003ko Euskadi Sariaren ondorioz bilakatu zen ezagunagoa euskal irakurle askorentzat.[1]
2009an, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Sariko finalista izan zen Morillo, Leonardoren hegoak liburuarekin.
Idazkera estiloa
aldatuGazteen gorabehera sentimentalak eta haien kezka eta bizi-irrikak, hitz-jokoz beteriko hizkera zaindu baina oso hurbil batean azaltzen ditu. Hori izan da Morillok sarritan egin duen ahalegina, eta etengabe azpimarratzen duen mezua: euskara ahal bezain zehatz-zorrotz eta jatorra erabili nahi du, baina irakurle gazteentzat zuzena eta batez ere erakargarria (ikusi gero Irakurketa errazari buruzko atala).
Irakurleekiko topaketak eta irakurketa erraza euskaraz
aldatuMorilloren eleberriak ohikoak dira ikastetxeko irakurgai moduan. Ikastetxeak eta euskaltegiak bisitatu eta irakurleekin topaketak gogoko dituen idazlea ere bada. Topaketa horien ondorioz, ohartu zen euskal irakurle ugarik uste baino arazo larriagoak zituztela euskaraz irakurtzeko orduan. Horregatik, 2013. urtetik aurrera Irakurketa errazeko formatua euskaraz lantzeari eta bultzatzeari ekin zion.
Irakurketa erraza IFLAk (Liburutegi Elkarte eta Erakundeen Nazioarteko Federazioak) 1997an argitaratutako nazioarteko ildoei jarraitzen die, irakurketa errazeko testuek bete beharreko oinarrizko arauei dagokienez. Irakurtzeko edota ulertzeko arazoak dituzten pertsonei zuzendutako material egokitua da, beraz. Morillok azken urteotan sarritan adierazi duenez, premiazko mugimendua iruditzen zaio euskararen munduan.
Lanak
aldatuAsko dira Fernando Morillok idatzitako liburua. Haur eta Gazte Literatura, nobela, biografia, saiakera... denetarik jorratu du bere idazle ibilbidean. Hauek dira Haur eta Gazte Literaturan argitara emandako batzuk:
- Seximenduz (2007, Elkar)
- Abbadiaren sekretua (2012, Gaumin)
- Zonbia San Mamesen (2012, Gaumin)
- Infernuko arrosak (2013, Gaumin)
- Hiru istripu eta bi amodio (2013, Gaumin). 2014an, Juul Sarietako bat irabazi zuen.
- Amets ameslari (2013, Gaumin). 2016an, Juul Sarietako bat irabazi zuen.
- Maddi eta euskal piratak (2014, Gaumin). Irudiak: Mikel Mendibil.
- Zauri ezkutuak: bullying-a eskolan (2014, Gaumin). Irudiak: Mikel Mendibil.
- Kai, txakur bidaiaria (2015, Gaumin). Irudiak: Mikel Mendibil.
- Maddi eta euskal sorginak (2015, Gaumin). Irudiak: Mikel Mendibil.
- Izar-malkoak. Edizio berritua, 2016 (2016, Gaumin). Irudiak: Mikel Mendibil.
Sariak
aldatu- 1999: Donosti Hiria Saria, Gudaoste ametsak liburuarengatik.
- 2000: CAF-Igartza Literatur Sorkuntzako Beka, Ortzadarra sutan liburuarengatik.
- 2003: Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria, Izar-malkoak liburuarengatik.
- 2003: Ondarroako Augustin Zubikarai Saria (ex aequo), Gloria Mundi liburuarengatik.
- 2006: Gaztea Saria, Gloria Mundi liburuarengatik.
- 2009: Juul Saria, DBH mailan, Seximenduz liburuarengatik.
- 2009: Juul Saria, Batxilergo mailan, Ortzadarra sutan liburuarengatik.
- 2010: Juul Saria, DBH mailan, Seximenduz liburuarengatik.
- 2011: Juul Saria, DBH mailan, Seximenduz liburuarengatik.
- 2011: Juul Saria, Batxilergo mailan, Bilbo Samurai liburuarengatik.
- 2011: Egonaldia/Beka Hendaiako Nekatoenean, Abbadia Eremuan, Abbadiaren sekretua liburua idazteko.
- 2012: Juul Saria, DBH mailan, Ortzadarra sutan liburuarengatik.
- 2012: Cartagenako Premio Hachen finalista, Las alas de Leonardo liburuarengatik.
- 2014: Juul Saria, DBH mailan, Hiru istripu eta bi amodio liburuarengatik.
- 2016: Juul Saria, Amets ameslari liburuarengatik.
Erreferentziak
aldatuBibliografia
aldatu- Zubeldia, Iñaki: Fernando Morillo: Hainbat gazteren irakurtzeko grina pizten asmatu duen idazlea. - Egan, 2010-3/4, 189-225.
Kanpo estekak
aldatu- «Fernando Morilloren webgunea»
- «Fernando Morillo» Euskal Idazleen Elkartea.
- «Fernando Morillori elkarrizketa», Euskonews Gaztea webgunea.
- Fernando Morillo literaturaren zubitegian
- Fernando Morillo Irakurketa Errazaz
- Fernando Morillo Galtzagorri Elkartea