Nuarbe
Nuarbe Azpeitia eta Beizama artean dagoen auzoa da. Ibaieder errekak banatzen ditu bi aldeak eta Beizamako aldetik Antsosoro erreka jaisten da. 2024an, 37 biztanle zituen.[1]
Nuarbe | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Azpeitia |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°08′08″N 2°13′52″W / 43.13556°N 2.23111°W |
Garaiera | 152 m |
Historia
aldatuNuarbeko etxe zaharrenak XVI. eta XVII. mendekoak omen dira. Antzinako Nuarbe osatzen zuten eraikinak ostatua, errota, burdinola edo errementaria, ermita eta zenbait etxe ziren. Ostatuaren lehen aipamenak 1692. urtekoak dira, Erdikoa etxearenak, 1652. urtekoak, eta Alikante izeneko etxearenak, 1647koak. Azken hau, aipatutako urtean Baltasar Ibarguren Urrestillako bikarioarena zen.[2]
Nuarbeko urtegia
aldatu1984an amaitu zen 1979an eraikitzen hasitako proiektua. Urtegiak Zarautz, Getaria, Zestoa, Zumaia, Azpeitia eta Azkoitiko herriak urez hornitzeko eraiki zen.[2]
Otarregintza
aldatu1960-1970 garaira arte, otarregintza zen nuarbetarren diru-iturri nagusia. Garai batean Nuarben/nuarbetarrek egindakoak ziren Gipuzkoan zehar gehien zabaltzen ziren otarreak.[2]
Demografia
aldatuNuarbeko biztanleria |
---|
![]() |
Nuarbe munduan
aldatuSokatira
aldatuSokatira talde indartsua eta ospetsua dauka herriak, nazioartean hainbat txapelketa irabazi duena. Hori dela eta, auzoan kirol horrekin lotutako museoa ikusgai dago 1995etik.
Bitxikeriak
aldatuETB 1eko Herri txiki, infernu handi telebista saioko 5. denboraldiko zortzigarren programa Beizaman izan zen. Momentu batean Nuarbetik ere pasa zen Mikel Pagadizabal, saioko aurkezleetako bat, eta bi nuarbetarrekin ibili zen berriketan, haietako bat Juan Zabaleta Txistu otarregilea.
Auzokide ezagunak
aldatu- Angel Otaegi - ETAko kidea, pilotaria eta txirrindularia
- Xiriako Gurrutxaga Nuarbe - pilotaria
- Juan Zabaleta Txistu - otarregilea
Erreferentziak
aldatu- ↑ Komunikazioa. «Auzo eta Bazterrak - Azpeitiko Udala» azpeitia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
- ↑ a b c Azkune, Laxaro. (2015). Oroimen bizia. Azpeitiko auzoak XX. mendean. Azpeitia Udala, 207-221 or..
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) "Nuarbeko Sokatiraren Museoa: Soka eten ez dadin"
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |