Sebastian Lizaso
Sebastian Lizaso Iraola (Azpeitia, 1958ko urtarrilaren 20a) gipuzkoar bertsolaria da, Joxe Lizaso bertsolariaren semea. Bi seme ditu Beñat, bertsolaria, eta Jon, bertso eskolako ikaslea.
Sebastian Lizaso | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Sebastian Lizaso Iraola |
Jaiotza | Azpeitia, 1958ko urtarrilaren 20a (66 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Joxe Lizaso |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
- Artikulu hau bertsolari txapeldunari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lizaso (argipena)».
Bizitza
aldatuOgibidez saltzailea da. Publizitate enpresa batean eta automobilen salmentan urte askotan jardun ondoren, gaur egun, higiezinen arloan egiten du lan.
Joxe aitaren Landeta auzoko tabernan hasi zen bertsotan, Txapel, Lazkano eta Agirrerekin. Oso gazterik, hamar urterekin, kantatu zuen lehen bertsoa jendaurrean.[1] 1980ko hamarkadan bertsolari ezagunenetakoa izan zen. Parte hartu zuen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusi guztietan finalista izan zen, eta 1986koan, txapela jantzi zuen. 1990eko hamarkadan ere maila bikainean aritu zen eta Andoni Egaña lagunarekin batera bertso saio ugari egin zituen Euskal Herriko herrietan barna. XXI. mendean belaunaldi berriei egokitzeko gaitasuna izan du.
2017ko abenduaren 17an, Barakaldoko BEC (Bilbao Exhibition Centre) zentroan, txapela jantzi zion Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi duen lehen emakumeari, Maialen Lujanbio Zugastiri.
Txapelketak
aldatu- Bertsolari Txapelketa Nagusia:
- Txapelduna (1): 1986.
- Bigarrena (2): 1989, 1997.
- Finalista (5): 1982, 1986, 1989, 1993, 1997.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Ibarluzea Santisteban, Miren, Sebastián Lizaso Iraola, Auñamendi Eusko Entziklopedia, euskomedia.org