Nagore Alkorta Elorza
Nagore Alkorta Elorza (Azpeitia, Gipuzkoa, 1978ko apirilaren 23a) abokatua eta politikaria da. 2023ko ekainaren 17an Azpeitia udalerriko alkate bilakatu zen, bigarren aldiz, 2023ko maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz.[1]
Nagore Alkorta Elorza | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Azpeitia, 1978ko apirilaren 23a (46 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Hezkuntza-maila | unibertsitate gradua graduondoko ikasketak | ||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta abokatua |
Biografia
aldatuIkasketak
aldatuNagore Alkorta Zuzenbidean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, 2001ean eta Herri erakundeen kudeaketan graduondokoa egin zuen unibertsitate berean, 2005ean.
Lan ibilbidea
aldatuUrnietako Udaleko idazkaria izan zen, 2006ik 2017ra, 11 urtez. Ondoren, Azpeitiko Udalean jardun zuen lanean administrazio orokorreko teknikari eta giza baliabideen arduradun gisa, 2017tik 2019ra arte, alkate izendatu arte.
Politikari ibilbidea
aldatu2019ko apirilaren 5ean Udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu zuen Azpeitiko EH Bilduk. Koalizioko oinarriek aho batez onartutako proposamena, Nagore Alkorta Azpeitiko EH Bilduren zerrendaburua izatea.[2] Zerrendaburuak adierazplen hauek egin zituen:,
"Azpeitia oso ondo ezagutzen duten pertsonak ditugu taldean, esparru, adin eta sentsibilitate desberdinetakoak. Modu batera edo bestera, herrigintzan aritu diren bizilagunak bildu ditugu, eta horrek gure herriaren ikuspegi zabala ematen digu. Gainera, gutako askok barrutik ezagutzen ditugu erakundeak. Osatu dugun taldea berme bat da: Azpeitia aldatzen jarraitzeko bermea, eta herria".[3]
2023ko ekainaren 17an Azpeitiko udaletxeko pleno aretoa beteta zela eratu zen 2023-2027 agintaldirako udal korporazio berria. Maiatzaren 28ko hauteskundeetatik hiru astera hartu zuten kargu publikoa zinegotzi berriek. Hala, EH Bilduko alkateak eta 9 zinegotzik eta EAJ-ko 7 zinegotzik osatuko dute udalbatza: Zinegotzi karguei zin egin ostean, alkatea aukeratzeko botazioa egin zen eta Nagore Alkorta Elorza aukeratu zuten, berriro, hurrengo lau urteetarako alkate, 9 boto jaso ostean; Jabier Altunak 7 jaso zituen. Alkortak hunkituta hartu zuen hitza berriro alkate izendatu ostean:
"Lau urte pasa dira azpeitiarrek lehenengo aldiz Azpeitiko alkate izateko aukera eta eta ohorea eman zidatenetik. Azkar esaten da, lau urte, baina lau urte lanez beteak, proiektuz beteak, zailtasunez eta erronkez beteak izan dira. Lau urte pasa dira Azpeitiko lehen emakume alkatea izateko aukera eman zenidatenetik. Eta hemen gaude berriz. Horregatik, lehenik eta behin, eskerrik asko bihotz-bihotzez Azpeitiko herriari".
Lehen alkate emakume izaterari ere egin zion erreferentzia:
"Ederra da maite duzun herriaren ordezkaria izatea. Are ederragoa, zure aurretik aukera hori izan ez zuten emakumeen ordezkaria ere izatea. Ohorea da lau urte eta gero berriz ere Azpeitiko alkate izatea eta Azpeititik mundu hobe baten alde lan egiteko aukera izatea".[4]
Bizitza pertsonala
aldatuAlaba baten ama da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Hego Euskal Herriko alkatetzen mapa, herriz herri eta alderdiz alderdi» EITB 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-07-28).
- ↑ «Udal hauteskundeetako hautes-zerrenda aurkeztu du Azpeitiko EH Bilduk - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-28).
- ↑ «Nagore Alkorta: "Azken urteetan eginiko bideari jarraituz helduko diegu erronka berriei" -» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-28).
- ↑ Komunikazioa. «Nagore Alkorta izango da berriro Azpeitiko alkatea - Ayuntamiento de Azpeitia» azpeitia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-28).