Enparan dorretxea
Enparan dorretxea Gipuzkoako Azpeitia udalerrian dagoen eraikin historikoa da. Urola ibaia eta Zubi Zaharraren alboan dago. Egun, Azpeitiko Udal Liburutegia dauka,[1] 1964 ean sortua; eta 2010ean sortutako Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak 3. solairuan du egoitza.
Enparan dorretxea | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Azpeitia |
Koordenatuak | 43°11′04″N 2°15′46″W / 43.18448°N 2.26282°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1320 (egutegi gregorianoa) |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001476 |
28 | |
Historia
aldatuXIV. mendearen hasieran Enparan leinua familia oinaztar boteretsua zen Azpeitian. 1319koa da leinuaren lehen aipamena eta 1320. urtean eraiki omen zen Enparan dorretxea. Balda eta Loiola etxeekin oso lotua egon zen leinua.[2]
Urola ibaiko ibi bat kontrolatzea bilatu zuten enparandarrek. Jatorriz beste toki batean zuten haien jatorrizko etxea eta eraikin zahar baten hondarren gainean eraiki zuten dorretxea. 1457. urtean Henrike IV.a Gaztelakoak dorretxea mozkintzeko agindua eman zuen eta goikaldeko zatia kendu zitzaion.[3]
Alboetako zati baxuagoak 1535ean gehitu zizkion Manuel de Enparan eta Zarautzek[4]. 1760 aldera defentsarako osagaiak galdu zituen baina dorrearen itxura mantenduz[3]. XIX. mendean, Bigarren Karlistaldi betean Karlos VII.ak, Espainiako tronua aldarrikatu zuenak, bertan hartu zuen ostatu emaztearekin eta sekitoarekin.[4]
1960. urte arte bizilekutzat erabili zen[4] baina hain egoera kaskarrean zegoen dorrea eraistear ere egon zela, baina 1970. urtean Caja de Ahorros Municipal kutxak berriztatze lanak abiatu zituen Manuel Urkola Ansola arkitektuaren gidaritzapean.[4]
Egitura
aldatuHargin lanez eraikitako etxea da, ertzak nabarmen landuago daude ordea. Eskantzuak, ateburuak eta leihoburuak harlanduzkoak dira. Eraikuntza materiala ibaitik ateratako harria izan zen[3]. Euskal Herriko gotiko estiloa du, balkoiak barrokoak dira.
Erdiko eraikina da jatorrizkoa eta alboko zatiak beranduago gehitu zitzaizkion. Erdiko eraikina altuagoa da eta bi isuritako teilatua du, alboetako teilatuak hiru isuritakoak dira. Teilatuen erpinetan dauden pinakuluak oso modernoak dira, Darío de Regoyos margolariak 1905-10 inguruan egindako marrazki batean ez baitira ageri. Erdiko eraikinak lau solairu ditu eta alboetakoek bi baino ez. Barnealdean eraikin batetik bestera joateko puntu erdiko arku adobelatuak zeharkatu behar dira.
Hormek metrobeteko edo 1'20 metroko zabalera dute, egitura sendoa duen eraikina da.[3]
Iruditegia
aldatu-
Dorretxea ibaiaren ertzean, zubia ondoan duela.
-
Dorretxearen albo ikuspegia.
-
Atzealdeko lorategia.
-
Dorretxearen modelo bat, Miramongo parkean, Donostian.
-
1915ean Indalezio Ojangurenek eginiko argazkia.
1980ko hamarkadan egindako planoak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Azpeitia: Enparan dorretxea», Kulturweb webgunea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Peña Fernández, Ana. (2017). «Arquitectura Señorial en el valle del Urola. Evolución Tipológica: de las casas-torre al Palacio Barroco» Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País 73 (1-2) ISSN 0211-111X. (kontsulta data: 2025-04-11).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «Enparan Dorretxea. Azpeitia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-03-25).
- ↑ a b c d «Azpeitia: Enparan Dorretxea - Guía de Ocio de Gipuzkoa - Gipuzkoako Aisialdi Gida» www.kulturweb.com (kontsulta data: 2025-03-25).
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Enparan jauregiaren maketa, Andres de Urdaneta geografia elkargoaren webgunean.
- (Gaztelaniaz) Azpeitiko Udal Liburutegia sortzeko agindua, Espainiako Aldizkari Ofiziala, 1965-02-01.