Amaia (izena)
emakumezko izena
(«Amaya (izena)» orritik birbideratua)
Datuak | ||
---|---|---|
Sexua | Emakumezkoa | |
Esanahia | Amaiera | |
Jatorria | Euskalduna |
Amaia edo Amaya emakume izena Francisco Navarro Villosladak 1879 urtean idatzi zuen Amaya o los vascos en el siglo VIII liburuko bi pertsonaien izena da. Bata, Amaia kristaua, Lorearen, Aitorren ondorengo baten, eta Ranimiro bisigodoaren alaba; bestea, Usuaren, Aitorren beste ondorengo baten, eta Butroeko Lartaunen alaba, eleberriaren hasieran jentila, eta kristautzen denean Konstantze izena hartzen duena.
Esanahia argia da: 'amaia', 'amaiera' edo 'bukaera', bera azkenekoa baita.[1] Azken hamarkadetan maiz agertzen den emakume izena da. Esaterako, Nafarroan 2002 eta 2003 urteetan jaiotakoen artean maiztasun handieneko laugarren emakume izena izan zen. [2]
Antroponimoa euskal emakume askoren izena da.
Amaia izena duten pertsona ezagunak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindiaren izendegiak: Amaia
- ↑ (Gaztelaniaz) Estadísticas de onomástica en Navarra, Instituto de Estadística de Navarra, 2012-07-22an kontsultatua.