Amaia Gabantxo
Itzultzailea, idazlea
Amaia Gabantxo (Bermeo, Bizkaia, 1973ko martxoaren 28a) euskal idazlea, abeslaria[1] eta euskal literaturan espezializatutako itzultzailea da.[2][3]
Amaia Gabantxo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bermeo, 1973ko martxoaren 28a (52 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ekialdeko Angliako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea eta abeslaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | herri-musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
2023an Etxepare-Laboral Kuxa itzulpen saria jaso zuen bigarren aldiz.[4]
Biografia
aldatuLiteratura Itzulpengintza Konparatuan Masterra egin zuen Norwicheko East Angliako Unibertsitatean. Kantuz musika taldea sortu du Chicagon eta bertan abesten ditu partitura klasikoak modu modernoan. Kolaboratzailea da zenbait literatur argitalpenetan, kritikari zein editore gisa. Euskara, literatura eta sormen idazkera irakasten ditu Chicagoko Unibertsitatean.
Lanak
aldatuHainbat liburu itzuli ditu Amaiak euskaratik ingelesera.[5] Besteak beste, hauek:[6]
- Anjel Lertxundiren. Zorion perfektua. "Perfect happiness" ( Center for Basque Studies - University of Reno, 2006)[7][8]
- Unai Elorriagaren. Vredaman. "Plants don´t drink coffee" (Archipelago Books 2009).[9]
- Harkaitz Canoren Belarraren ahoa. "Blade of Light" (University of Nevada Press, 2010).
- Bernardo Atxagaren. Borrokaria. "The fighter" (Etxepare institutua, 2011)
- Anjel Lertxundiren. Non Omnis moriar. (Etxepare institutua, 2012)
- Gabriel Arestiren Harri eta herri eta Maldan behera. "Downhill and Rock & core" (University of Nevada Press, 2017).
- Miren Agur Meaberen. Kristalezko begi bat. "A glass eye" (Parthian Books, 2017)
- Harkaitz Canoren Twist. "Twist" (Archipelago Books, 2018).[10]
Bestelakoak
aldatu- .2019ko udaberrian Amaiak, Jenny Holzerrekin Guggenheim Billbao Museoan kolaborazioa egin zuen, azken honen lanaren atzerako begiradan, Euskal poesia jatorrizko hizkuntzan eta ingelerara itzulia museoko fatxadan proiektatu zen. Holzerrek, bere buruan hogei urte baino gehiagoz izandako ideia izan zela adierazi zion Amaiari.[11][12]
- 2019an West Lafayette, AEB Indianako Purdue Unibertsitatean egingo ziren erakunde akademiko honek Hizkuntza Indigenen Urtea zela-eta antolatutako ekitaldien barruan, Amaia, euskal poesiaren itzulpengintzaren inguruan mintzatu zen. “From the Square to the Page, and onto the other Page: The Order of Things in Basque Poetry in Translation” hitzaldian.[13]
Sariak
aldatu- 2018an Etxepare – Laboral Kutxa Itzulpen Saria, Gabriel Arestiren 'Harri eta herri' eta 'Maldan behera' lanak ingelesera itzultzeagatik. Lanok Nevadako Unibertsitateak (AEB) argitaratu ditu.[14][15][16][17]
- 2023an Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria jaso zuen bigarren aldiz. Miren Agur Meaberen Hezurren erretura liburua ingelesera itzultzeagatik. Burning Bones liburua Galesteko Parthian Books argitaletxeak argitaratu zuen.[4][18]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «1931, Kantuz, Chicago eta Amaia Gabantxo» P L U S (kontsulta data: 2020-03-28).
- ↑ «Amaia Gabantxo: "Itzultzailea sortzaile bat da; eskuetan duen obra berriro sortu egiten du"» www.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2020-03-28).
- ↑ «Amaia Gabantxo» Words Without Borders (kontsulta data: 2020-03-28).
- ↑ a b Mallona, Olatz Enzunza. (2023-10-07). «Amaia Gabantxok irabazi du, bigarrenez, Etxepare itzulpen saria» Berria (kontsulta data: 2023-10-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Amazon.es» www.amazon.es (kontsulta data: 2020-03-28).
- ↑ Gabantxo, Amaia. «Euskal Literatura Itzuliaren katalogoa (ELI) - UPV/EHU» www.ehu.eus (kontsulta data: 2023-01-22).
- ↑ «Anjel Lertxundiren 'Zorion Perfektua' liburua inglesez, Renon» bizkaie.biz (kontsulta data: 2023-01-22).
- ↑ «noticias - hiru» www.hiru.eus (kontsulta data: 2023-01-22).
- ↑ (Ingelesez) Elorriaga, Unai. «Plants Don't Drink Coffee» Archipelago Books (kontsulta data: 2023-01-20).
- ↑ (Ingelesez) «Twist by Harkaitz Cano translated by Amaia Gabantxo» Archipelago Books (kontsulta data: 2023-01-20).
- ↑ Madariaga, Euskarazko argitalpenen editorea: Leire. (2019-09-18). «Amaia Gabantxo. Hitzen gerlaria» About Basque Country (kontsulta data: 2020-03-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) 1931; Kantuz; S, Chicago eta Amaia Gabantxo « P. L. U.. «Amaia Gabantxo gana el premio de traducción internacional Etxepare-Laboral Kutxa 2018» P L U S (kontsulta data: 2020-03-28).
- ↑ «Ekitaldiak Indianan» Bertsolari 2019-11-14 (kontsulta data: 2020-03-28).
- ↑ Press, Europa. (2018-09-28). «Amaia Gabantxo, galardonada con el Premio de Traducción Etxepare - Laboral Kutxa» www.europapress.es (kontsulta data: 2020-03-28).
- ↑ Gabantxo, Amaia. Etxepare Saria irabazi du. https://www.etxepare.eus/eu/amaia-gabantxok-irabazi-du-aurtengo-etxepare--laboral-kutxa-itzulpen-saria.
- ↑ Arnaiz, Ainhoa Larrabe. «Amaia Gabantxo idazleak irabazi du aurtengo Etxepare itzulpen saria» Berria (kontsulta data: 2020-03-28).
- ↑ www.deia.eus (kontsulta data: 2020-03-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cabrera, Isabel Urrutia. (2023-10-05). «Amaia Gabantxo recibe el Premio de Traducción Etxepare-Laboral Kutxa por llevar al inglés 'Hezurren erretura'» El Correo (kontsulta data: 2023-10-08).