Amaia Arranz Otaegui

gipuzkoar arkeobotanikaria

Amaia Arranz Otaegui (Tolosa, 1987) arkeobotanikaria da, ezagutzen diren ogi arrastorik zaharrenak aurkitu dituen ikerketa gidatu du Jordaniako Basamortu Beltzean.[1] Arranzek Historiako lizentziatura eta Kuaternarioko Masterra egin zituen EHUn. Doktorego-aldian Arkeobotanika landu zuen eta ondoren Kopenhageko Unibertsitatea-ra (Danimarka) joan zen, post-doktoregoa egitera.[2]

Amaia Arranz Otaegui

Bizitza
JaiotzaTolosa, 1987 (36/37 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakarkeobotanikaria
Enplegatzailea(k)Kopenhageko Unibertsitatea

Twitter: ArranzOtaeguiA Edit the value on Wikidata

Aurkikuntza aldatu

Kopenhageko Unibertsitatean ikerketa lanean ari zela, ogiaren jatorria uste zena baino gutxienez 4000 urte lehenagokoa dela adierazten duten azternak topatu zituen Jordaniako Basamortu Beltzean.[3] Natufiar garaiko gizakia aztertzen ari zen ikerketa taldea, Shubayqua aztarnategian.[4]

Aurkikuntzak ogiaren historiari buruz zeuden teoriak zalantzan jarri ditu. Orain arte uste zen ogia Neolito garaikoa zela, nekazaritzaren ondorioz sortua. Baina arrasto hauek 14000 urte baino gehiago dituzte, Neolitoa baino 4000 urte lehenagokoak dira. Aurkitutako aztarnak laborategian aztertzen ari zela, elikagai arkeologikoen ikerketan aditua den Lara Gonzalez Carreterok aztarnak ikusi zituen eta ogi gisa identifikatu zituen berehala.[5]

Proceedings of the National Academy of Science aldizkarian argitaratu dute aurkikuntza eta oihartzun handia izan du.[6] Ameriketako Arkeologia Institutuak 2018ko hamar aurkikuntza esanguratsuenen artean kokatu du.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. ««Elikagaiek bizimoduaz asko erakutsi dezakete»» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2018-12-19).
  2. «Amaia Arranz: "Egiptora joan nintzen lehen aldian, negar egin nuen, hunkituta"» Zientzia Kaiera 2018-10-05 (Noiz kontsultatua: 2018-12-19).
  3. (Ingelesez) Richter, Tobias; Fuller, Dorian Q.; Ramsey, Monica N.; Carretero, Lara Gonzalez; Arranz-Otaegui, Amaia. (2018-07-31). «Archaeobotanical evidence reveals the origins of bread 14,400 years ago in northeastern Jordan» Proceedings of the National Academy of Sciences 115 (31): 7925–7930.  doi:10.1073/pnas.1801071115. ISSN 1091-6490. PMID 30012614. (Noiz kontsultatua: 2018-12-19).
  4. (Ingelesez) Berria.eus. «Ogia, nekazaritza sortu aurretik» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-19).
  5. (Gaztelaniaz) «'No pensaba que los restos que encontré pudieran ser pan'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-19).
  6. (Ingelesez) «Altmetric's top 100 research articles – 2018» Altmetric (Noiz kontsultatua: 2018-12-19).
  7. «Top 10 Discoveries of 2018 - Archaeology Magazine» www.archaeology.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-19).

Kanpo estekak aldatu