Amaia Irazabal

Santurtziko aktorea

Amaia Irazabal (Santurtzi, 1990eko abenduaren 16a) aktore bizkaitarra da, gaztetatik Getarian bizi dena.[1] Antzerkian eta zineman lan egin du eta ETBko Eskamak Kentzen telesailean ere hartu zuen parte.

Amaia Irazabal

Bizitza
JaiotzaSanturtzi1990eko abenduaren 16a (33 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaGetaria
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Lan nabarmenak
IMDB: nm7904245 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Psikologian lizentziatu bazen ere Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean antzerki ikasketak egin zituen. 2013tik aurrera antzerkian ari da lanean eta, Eltxoak eta Inor ez dator antzezlanak berak sorturikoak dira.[2][3] Inor ez dator lanarekin Antzezmotz lehiaketa irabazi zuen gainera.[4] Ados Teatroarekin ere egin du lan eta Lekord poesia taldeko kide ere bada.[5] 2015ean Eskamak Kentzen telesailean Malen-en pertsonaia egin zuen.[1] Hainbat laburmetraietan ere parte hartu du.[6]

2019ko azaroan Edurne Azkarate, Mikel Ibarguren eta Intza Alkainekin batera Album proiektua sortu zuen.[7]

2023an Bonbon Beltz taldearekin Gure xaharrak antzezlana taularatu zuten, Maika Etxekopar zuzendaritzapean. . Helduentzako txotxongilo ikusgarriekin egiten dute. Tamaina naturalekoak dira txotxongiloak eta atzetik dute aktore maneiatzaile bana (Ahlam Slama, Battitt Halsouet, Amaia Irazabal bera, Bruno Hollemaert, eta Maika Etxekopar). antzezlana Urtxintx urdinak izeneko zahar etxean kokatuta dago, bertan giroa elektrikoa da. Langileak egoitzaren 50 urteen ospatzeko besta handi bat prestatzen ari dira, Osasun Inspekzioak abisatu gabeko bisita bat abiatuko duelarik, artatzaile taldearen baitan ezinegona eta sentikortasuna areagotzen dira…[8][9]

Telebistan aldatu

Antzerkian aldatu

  • Monsieur Jourdain (2013)
  • Beldurra (2014)
  • Sokak (2015)
  • Eltxoak (2015)
  • Zizarearen bidaia (2015)
  • Read Earth Revisited (2016)
  • Arpa majikoa (2016)
  • Ladydi Garcia (2016)
  • Último tren a Treblinka (2017)
  • Inor ez dator (2017)
  • Hasten Slowly (2017)
  • Käffka (2018)
  • Oilar bat dago zure teilatuan (2019)
  • Gure zaharrak (Bonbon beltz, 2023)

Laburmetraiak aldatu

  • Parafilia (2013)
  • Cinco horas con María (2014)
  • El aspirante (2014)
  • Katemotzak (2014)
  • Leihotik (2016)
  • Maria (2017)
  • Edonork ez luke (2018)
  • Erroak (2018)

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Gonbidatuak - Literaktum» www.literaktum.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-12).
  2. ELTXOAK (estreinaldia) | La Farándula Microteatro. (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  3. «Inor ez dator. Amaia Irazabal bakarrik» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  4. «Amaia Irazabal zumaiarrak irabazi du Antzezmotz lehiaketa» Otamotz 2017-03-15 (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  5. (Gaztelaniaz) «El noveno ciclo municipal de teatro de humor en euskera ‘Irriziklo’ presenta este miércoles un doble espectáculo en la Escuela Navarra de Teatro / Iruñeko Udaleko euskarazko bederatzigarren umorezko antzerki-zikloak, Irriziklok, ikuskizun bikoitza eskainiko du asteazkenean, Nafarroako Antzerki Eskolan» Ferminmusic.com 2017-02-28 (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  6. (Gaztelaniaz) Iametza. «AMAIA IRAZABAL» euskalaktoreak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-12).
  7. «Amaia Irazabal, Edurne Azkarate, Mikel Ibarguren, Intza Alkain | Tabakalera - Donostia / San Sebastián» www.tabakalera.eu (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  8. «Bonbon Beltz "Gure zaharrak"» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  9. Fernandez Iglesias, Arantzazu. (2024-02-24). «Gure zaharren isiltasuna» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).