Altzürükü
Altzürükü Zuberoako mendebaldeko udalerri bat da, Arbaila eskualdekoa. 242 biztanle zituen 2018. urtean.
Altzürükü | |
---|---|
![]() | |
![]() Altzürükün dagoen Urrutia gaztelua. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Lurraldea | ![]() |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | ![]() |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa |
Barrutia | Oloroe-Donamaria |
Kantonamendua | Euskal Mendialdea |
Izen ofiziala | Aussurucq |
Auzapeza | Jean Karrikaburu (2008-2014) |
Posta kodea | 64130 |
INSEE kodea | 64081 |
Herritarra | altzürükütar |
Ezizena | eskalanpu handiak |
Geografia | |
Azalera | 47.12 |
Garaiera | 191 – 1 284 |
Demografia | |
Biztanleria | 242 (2018: ![]() |
Dentsitatea | 5,35 biztanle/km² |
Zahartzea[1] | % 10,55 |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 55,78 |
Ekonomia | |
Jarduera[1] | % 75,97 (2011) |
Desberdintasuna[1] | % -7,99 (2011) |
Langabezia[1] | % 0 (2013) |
Euskara | |
Euskaldunak | % 58,27 (2010) |
Erabilera | % 25,94 (2011) |
IzenaAldatu
Izenaren ahoskera [alts̻yʁ̞yky] da. Lagunarteko hizkeran, maiz galdu egiten da r hori, eta ü bat kendu, eta Altzuku ([alts̻uku]) esaten diote herriari. Euskalkietan, bokal arteko r galtze hori maiz gertatzen da lagunarteko hizkeran (delarik → delaik, zera → zea, eta abar).
Litekeena da Altzürükü euskal izena haltz hitzetik ekarria izatea.[erreferentzia behar]
Frantsesezko Aussurucq bere izenak[2] itxura hauek izan ditu: Aussuruc (1455, , Duchesne Bilduma CXIV Liburukia[3]), Ausseruc (1412, Nabarrengoseko notarioek[4]), eta Baionako paperetan[5] : Ausuruc (1454), Sent-Martin d'Auçuruc (1471) eta Auserucus (1471).
Okzitanieraz Aussuruc du izena.
GeografiaAldatu
Ingurune naturala eta klimaAldatu
Altzürüküko altxor nagusietariko bat hango ondare geologikoa da, inguru hartako eremu karstikoa hain zuzen ere. Udalerrian, leize eta kobazulo asko daude oraindik esploratu gabe. Horietatik ezagunenetariko bat Nébélé izenekoa da, 1972tik aurrera esploratua.
KokalekuaAldatu
Altzürükü, Arbailen eta Iratiko oihanaren artean dago, Arbailen oinean. Halaber, udalerriak Harsüdürra mendikatea eta Aphanizeko ordokia ditu muga naturaltzat.[6]
HidrografiaAldatu
Udalerria hainbat ibai eta errekak zeharkatzen dute:
- Biduze ibaia: Aturriren ibaiadarra da, eta udalerrian jaiotzen da.
- Laurhibar ibaia: Errobiren ibaiadarra.
- Arangorena erreka.
- Azalegi erreka.
Ahüzki iturria ere udalerriko lurretan dago, izen bereko portuaren gainean (Bohokortia mendiaren magalean), Arbailen bihotzean. Bertara D-147 errepidea jarraituz hel daiteke. Propietate sendagarriak dituen ura isurtzen da bertatik eta famatua egin zen, fama horren ondorioz etorritako bisitari uholdea zela-eta, hotel bat eraiki zen iturritik hurbil. Iturrian bertan, Zuberoako ikur den lehoiaren alboan, ondoko hau irakur daiteke harrian grabaturik:
« | Bortian Ahüzki, hur hunak osoki Neskatila eijerrak han dira ageri Hirur badirade, oi! bena xarmantik, Basa-Nabarr'orotan ez düte parerik | » |
Etxeak eta auzoakAldatu
Hona hemen herriko auzoak[6]:
- Altzürükü,
- Ahüzki (iturri handia),
- Bedekaral,
- Etxekolaz,
- Elnazü,
- Garraibi,
- Hidondo,
- Jaragoihen,
- Karkaatz,
- Kharrika Uxia,
- Lapiztoi,
- Uhalt.
Udalerrri mugakideakAldatu
- Muskildi eta Urdiñarbe iparraldean.
- Idauze-Mendi ipar-ekialdean.
- Donaixti-Ibarre (Nafarroa Beherea) ipar-mendebaldean.
- Gamere-Zihiga eta Ozaze-Zühara ekialdean.
- Behorlegi (Nafarroa Beherea) mendebaldean.
- Mendibe (Nafarroa Beherea) hego-mendebaldean.
- Altzai-Altzabeheti-Zunharreta hegoaldean.
HistoriaAldatu
Udalerriko lurretan dagoen Xaxixiloaga kobazuloko sabaian Goi-Paleolitoko pinturak aurkitu dira (monumentu izendaturik daude gaur egun). Dena den XII. mendera arte itxaron behar da lehen aipamen idatziak agertzeko, oraindik ez zenean udalerria, Urdiñarbeko auzoa baizik. Altzürükü Arbailetako mezulari-zerbitzuan edo messagerie zegoen[2], Basabürüa eta Pettarra arteko Zuberoako eskualdea (Zalgize-Doneztebe, Altzürükü eta Barkoxek osatuta)
EkonomiaAldatu
Udalerriko ekonomia laborantzan dago oinarrituta (abelazkuntza, belardiak)[6].
PopulazioaAldatu
XIX. mendean 700 biztanle izatera iritsi zen Altzürükü, baina ordutik populazio galera etengabea izan zuen XXI. mendera arte. 2010eko hamarkadan 250 biztanle inguru baizik ez zituen.
Altzürüküko biztanleria |
---|
![]() |
Datuen iturburua: INSEE |
PolitikaAldatu
Agintaldia | Alkatea | Alderdia |
---|---|---|
1983-1989 | Jean Etxebarne | |
1989-2008 | Battitta Keheille | |
2008-2014 | Jean Karrikaburu | |
2014-2020 | Jean Karrikaburu |
AzpiegiturakAldatu
Udalerriak haur-eskola bat du, Garaibie izenekoa.
KulturaAldatu
JaiakAldatu
Herriko jaiak urriko azken asteburuan ospatzen dira, hurrengo asteburuan errepikapena egiten delarik.
EuskaraAldatu
Altzürükün[9] Basabürüako hizkeran[10] egiten da, zubereraren aldaera.
Ondasun nabarmenakAldatu
- Urrutia gaztelua: Gaur egungo udaletxea dena, herriaren erdian dago eraikia. Bi dorre zirkular dira XVI. mendeko jatorrizko eraikinetik gaur egun jarraitzen duten aztarna bakarrak[11].
- Eliza: Muino batean dago kokatuta eta hilerriak inguratzen du. Bere hiru puntako kanpandorreak eredu hirukoiztarra jarraitzen du, Zuberoako beste hainbat elizaren antzera[12].
Altzürükütar ospetsuakAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ a b Paul Raymond: "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
- ↑ Duchesne Bilduma, 99 - 114. Liburukiak, Oihenarten paperak, - Bibliothèque nationale de France
- ↑ Nabarrengoseko notarioek - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Baionako paperak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques et de la Mairie de Bayonne
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Idoia ESTORNÉS ZUBIZARRETA: «Altzürükü», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- ↑ «Etchart, Kattalina - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
- ↑ «Altzürükü - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
- ↑ «Basabürüa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
- ↑ Mérimée datu-basea
- ↑ Philippe Veyrin, "Les Basques", 241. orr. - Arthaud, 1975 ISBN 2-7003-0038-6
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |