Ozaze-Zühara
Ozaze-Zühara ([os̻as̻e zyhaʁ̞a]) Zuberoako erdialdeko udalerri bat da, Arbaila eskualdekoa.
Ozaze-Zühara | |
---|---|
![]() | |
Ozazeko eliza | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Lurraldea | ![]() |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | ![]() |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa |
Barrutia | Oloroe-Donamaria |
Kantonamendua | Euskal Mendialdea |
Izen ofiziala | Ossas-Suhare |
Auzapeza | Jean-Pierre Inzagarai (2008-2014) |
Posta kodea | 64470 |
INSEE kodea | 64432 |
Herritarra | ozaztar-züharrar |
Geografia | |
Azalera | 7.17 |
Garaiera | 182 – 854 |
Demografia | |
Biztanleria | 85 (2018: ![]() |
Dentsitatea | 13,25 biztanle/km² |
Zahartzea[1] | % 24,75 |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 |
Ekonomia | |
Jarduera[1] | % 79,63 (2011) |
Desberdintasuna[1] | % -6,67 (2011) |
Langabezia[1] | % 9,67 (2013) |
Euskara | |
Euskaldunak | % 65,06 (2010) |
Erabilera | % 33,8 (2011) |
Datu gehigarriak | |
Sorrera | 1845. urtea |
Geografia Aldatu
Ozaze eta Zühara herriguneek osatua da udalerria. Lehena itsas mailatik 192 metro gorago dago, Uhaitzandi ibaiaren ertzean; bigarrena, itsas mailatik 266 metro gorago, muino baten gainean.
Ingurune naturala Aldatu
Uhaitzandi ibaia udalerritik igarotzen da, bertara isurtzen den Ibargonea errekarekin batera.
Udalerri mugakideak Aldatu
- Mendikota eta Idauze-Mendi iparraldean
- Zalgize-Doneztebe ipar-ekialdean
- Iruri ekialdean
- Altzürükü mendebaldean
- Aloze-Ziboze-Onizegaine hego-ekialdean
- Gamere-Zihiga hegoaldean
Historia Aldatu
XII. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Ozazeko herria, eta Züharakoa, aldiz, 1327. urtean. Ozaze eta Zühara herriak 1845eko ekainaren 14ean batu ziren udalerri bakarra osatzeko.
Ondarea Aldatu
Aipagarriak dira Cazanave, Arainci eta Lapitz etxeak.
Demografia Aldatu
|
2007ko biztanleria INSEEk emandako behin-behineko datua da
Euskara Aldatu
Biztanle gehienak euskaldunak dira, eta zuberera da tokiko euskalkia.
Ekonomia Aldatu
Laborantza (artoa, bazka landareak) eta abere hazkuntza (ardi eta behi azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak.
Herritar ezagunak Aldatu
- Jean Jaurgain (1842-1920), historialaria eta literatur-kritikaria.
Irudiak Aldatu
-
Ozazeko eliza.
-
Frontoia. Ozaze.
-
Frontoia. Zühara.
-
Hilarriak. Zühara.
-
Gerra Handian eta Bigarren Mundu Gerran eroritakoei eskainitako oroitarria. Ozaze.
-
Züharako eliza.
Ikus, gainera Aldatu
Erreferentziak Aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak Aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |
Artikulu hau Zuberoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |