Muskildi
Zuberoako udalerria
Muskildi ([mus̺kiʎði]) Zuberoako mendebaldeko udalerri bat da, Arbaila eskualdekoa, Nafarroa Beherearekiko mugan kokatua.
Muskildi | |
---|---|
Zuberoa, Euskal Herria | |
Muskildiko pilota plaza | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lurraldea | Zuberoa |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa |
Barrutia | Oloroe-Donamaria |
Kantonamendua | Euskal Mendialdea |
Izen ofiziala | Musculdy |
Auzapeza | Michel Bercaits (2008-2014) |
Posta kodea | 64130 |
INSEE kodea | 64411 |
Herritarra | muskildiar |
Ezizena | buhamiak eta aztal beltz handiak |
Geografia | |
Azalera | 24.06 |
Garaiera | 180 – 813 |
Demografia | |
Biztanleria | 237 (2018: −5) |
Dentsitatea | 9,77 biztanle/km² |
Zahartzea[1] | % 26,47 |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 52,7 |
Ekonomia | |
Jarduera[1] | % 70,59 (2011) |
Desberdintasuna[1] | % 3,81 (2011) |
Langabezia[1] | % 0 (2013) |
Euskara | |
Euskaldunak | % 70,14 (2010) |
Erabilera | % 40,6 (2011) |
Geografia
aldatuIngurune naturala
aldatuBiduze ibaia eta Pagolako uhaitza igarotzen dira udalerritik, bai eta haietara isurtzen diren hainbat erreka ere.
Udalerri mugakideak
aldatu- Pagola iparraldean
- Urdiñarbe ekialdean
- Donaixti-Ibarre (Nafarroa Beherea) mendebaldean
- Altzürükü hegoaldean
Etxeak eta auzoak
aldatu- Erbitz
- Eiherregi
Historia
aldatuMuskildin egin zuten bakea Agramont eta Lükützeko jaunek 1385. urtean, Nafarroako Karlos II.a erregeak lortu zuena. Bake horren omenez, kapera bat eraiki zen bertan.
Demografia
aldatuHerri txikia izan da beti Muskildi, baina azken hamarkadetan biztanleak etengabe galdu ditu. 1820ko hamarkadan goia jo zuen, 650 inguru biztanlera iritsi zenean, baina ordutik galera handia izan du eta 2010ko hamarkadan 230 biztanle besterik ez zituen.
Muskildiko biztanleria |
---|
Datuen iturburua: INSEE |
Politika
aldatuAuzapezak
aldatu- 1995-2014 Michel Bercaïts
- 2014tik Léonie Aguergaray
Kultura
aldatuEuskara
aldatuMuskildin[4] Basabürüako hizkera[5] mintzatzen da, zubereraren aldaera.
Ondasun nabarmenak
aldatu- San Antonioren omenezko kapera, Karlos II.a Nafarroakoak eraikiarazia, XIX. mendean berriztatu zuten.
Argazki galeria
aldatu-
Muskildiko eliza.
-
San Antonio kapera.
Muskildiar ospetsuak
aldatu- Jean Borthayre (1901-1984) baritonoa.
- Allande Agergarai (1943), idazlea.
- Léonie Agergarai (1952), erizain, nekazari eta politikaria.
- Pier Paul Berzaitz (1952), musikaria.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Garcia Elgart, Maiana - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
- ↑ «Muskildi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
- ↑ «Basabürüa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |