Arbaila

Zuberoa mendebaldeko eskualdea, Euskal Herria

Arbaila ([aʁ̞βaiʎa]) Zuberoa osatzen duten hiru eskualdeetako bat da, Basabürüa eta Pettarrarekin batera. Azken erroldaren arabera (INSEE, 1999) 3.191 biztanle ditu.

Eskualdearen kokapena Zuberoan
Urdin argiz Arbaila Txipia dago adierazirik eta ilunez Arbaila Handia.


Hamaika udalerrik osatzen dute eskualdea:

Eskualdeari Arbailetako mendilerroak ematen dio izena.

Historia

aldatu

Erdiaroaz geroztik Zuberoako foruen arabera eginiko banaketa administratiboan, herrialdea osatzen zuten hiru mezutegietako bat izan zen, harik eta iraultza frantsesaren ondotik Zuberoako berezko instituzioak abolitu (1790. urtea) eta egitura administratibo frantsesa (kantonamendua, departamendua, eskualdea) ezarri zuten arte.

Bi degeritan - bailaratan - banatuta zegoen: Arbaila edo Arbaila Handiako degeria - Garrabie, Zalgize, Ozaze, Mendikota, Doneztebe, Gotaine, Irabarne, Idauze, Mendi eta Arrokiaga herriek osatua - eta Peiriede edo Arbaila Txipia degeria - Altzürükü, Urdiñarbe, Muskildi, Phagola, Zühara eta Garindaine herriek osatua -.

Kanpo estekak

aldatu