Lauribar
Euskal Herriko ibaia
Lauribar[1] Nafarroa Behereko ibaia da. Errobiko ibaiadarra da eskuinaldetik, hortaz, Aturriren arroko ibaia.
Lauribar | |
---|---|
Lauribar Lekunberri zeharkatzen. | |
Lauribar (Euskal Herriko ibaien mapa) | |
Koordenatuak | 43°10′12″N 1°14′45″W / 43.17°N 1.2458°W |
Kokapena | Zuberoa Nafarroa Beherea |
Luzera | 28,1 km |
Arroa | 137,7 km² |
Batez besteko emaria | ? m³/s |
Geografia
aldatuLauribar Altzürükün sortzen da, Burdin Olatze menditik gertu eta 892 metroko altueran. Donibane Garazi eta Izpura udalerrien arteko mugan isurtzen da Errobira, 152 metroko altueran.
Lauribarrek 28, 1 kilometroko luzera du[2]. Hasierako bere ibilbidean, Mendibe arte, Ilhounatzeko Erreka izenaz ezaguna da[3].
Ibilbidean dituen ibaiadarrak hauek dira:
- Arbaretxarbaretxe erreka, 1,5 kilometrokoa.
- Eskalera erreka, 3,4 kilometrokoa.
- Lekime erreka, 1,8 kilometrokoa.
- Haraska erreka, 2,3 kilometrokoa.
- Txorota erreka, 3,1 kilometrokoa.
- Oihartze erreka, 1,9 kilometrokoa.
- Urruti erreka, 1,8 kilometrokoa.
- Zaindutxilo erreka, 2,4 kilometrokoa.
- Kurutxeta erreka, 1 kilometrokoa.
- Etxeberri erreka, 1,9 kilometrokoa.
- Estene erreka, 9,5 kilometrokoa.
- Arzubi ibaia, 13,3 kilometrokoa eta eskumaldetik datorkiola.
Zeharkatutako udalerriak
aldatuIbaiaren ibilbidea jarraituz, hona hemen zeharkatutako udalerri guztiak: