Xaxixiloaga

historiaurreko pinturadun Zuberuako leizea

Xaxixiloaga (edo Sasiziloaga) Zuberoako haitzuloa da, non M. Boucherrek Madeleine aldiko labar pinturak aurkitu baitzituen 1950ean, Etxeberri leizeko pinturen aurkikuntza ondoren. Altzürüküko eta Ozaze-Zühara udalerrien artean dago. Zenbait aztarna litiko ere aurkitu zituzten, horien artean hiru orri[1]. Kanpora irekitako aretoaren hondoko korridorean daude. Bi bisonte dira, trazu hondatuak dituzte, bata bestearen aurrean, itxurazko liskarrik gabe. "S" moduko bat esanahi ezagunik gabe agertzen da[2][3].

Xaxixiloaga
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Zuberoa
HerriaAltzürükü
Koordenatuak43°8′22″N 0°55′7″W
Ezaugarriak

Paleolitoko giza aztarnak dituzten bost kobazulo ezagutzen dira Arbailako mendigunean, elkarren artean 5 km-ko erradioan: Haregi, Gatzarria, Etxeberri, Sinhikole eta Sasiziloaga. Hargaina mendian dauden lehenengo biek etxebizitza-hondarrak soilik, besteak, berriz, apainduta daude[1][4].

Arbaila, Kanbillu, Suhurtegarai, Maidalena, Muskildi, Mehaltzu eta Souek mendilerroen mapa topografikoa. Sasiziloaga Arbailan dago, maparen behe ezkerrean.

2007an, Diego Garate arkeologoaren taldeak Arbailletako labar-artearen berraztertzeko lana abiatu zuen (Etxeberri, Zihinkola eta Xaxixiloaga karbeetan)[1].

Egun, monumentu izendapena daukate pintura horiek[5].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Frantsesez) Centre de Recherche et d'Etudes pour l'Art Préhistorique Emile Cartailhac. [http://www.creap.fr/Arbailles.htm «Les grottes ornées du massif des Arbailles (Pyrénées-Atlantiques) : Etxeberri, Sinhikole et Sasiziloaga»] http://www.creap.fr/ (Noiz kontsultatua: 2018ko uztailaren 14a).
  2. «XAXIXILOAGA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-09).
  3. (Frantsesez) Laplace-Juaretche, Georges. (1950). «Nouvelles Peintures Prehistoriques en Haute-Soule: Chachichiloaga» Ikuska 4: 1-3..
  4. (Frantsesez) Garate, Diego; Raphaëlle, Bourrillon. (2009). «Les grottes ornées du massif des Arbailles (Pyrénées-Atlantiques) dans le contexte artistique du Tardiglaciaire» Bulletin de la Société Préhistorique Ariège-Pyrénées LXIV lib. (2009): 73 - 84..
  5. Velez de Mendizabal Etxabe, Zuriñe. (2011). «Gaiak: Zuberoan barrena: Altzürükü eta Urdiñarbe» Euskonews Gaztea.

Kanpo estekak aldatu