Gamere-Zihiga

Zuberoako udalerria

Gamere-Zihiga Zuberoako udalerria da, Basabürüako Ibarresküinean kokaturik dagoena.

Gamere-Zihiga
 Zuberoa, Euskal Herria
Camou.jpg
Gamere herria.
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Elkargoa Euskal Hirigune Elkargoa
Barrutia Oloroe-Donamaria
Kantonamendua Euskal Mendialdea
Izen ofiziala Camou-Cihigue
Alkatea Jean-Baptiste Ager
(2008-2014)
Posta kodea 64479
INSEE kodea 64162
Herritarra gamerear-zihigar
Kokapena
Koordenatuak 43° 06′ 58″ N, 0° 54′ 22″ W / 43.1161°N,0.9061°W / 43.1161; -0.9061Koordenatuak: 43° 06′ 58″ N, 0° 54′ 22″ W / 43.1161°N,0.9061°W / 43.1161; -0.9061
Gamere-Zihiga hemen kokatua: Zuberoa
Gamere-Zihiga
Gamere-Zihiga
Gamere-Zihiga (Zuberoa)
Azalera 10,08 km2
Garaiera 208 - 1.009 metro
Demografia
Biztanleria 101 (2017ko urtarrilaren 1a)
Red Arrow Down.svg-3 (2017ko urtarrilaren 1a)/(2016ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea 9,62 biztanle/km²
Zahartze tasa[1] % 16,16
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 34,41
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 87,3 (2011)
Genero desoreka[1] % 9,29 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 0 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 65,79 (2010)
Euskararen erabilera %34,72 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1836. urtea


GeografiaAldatu

Ingurune naturalaAldatu

Uhaitzandi ibaira isurtzen diren hainbat erreka igarotzen dira udalerritik. Hainbat kobazulo aurki daitezke udalerriko lurretan, famatuena monumentu historiko izendaturik dagoen Etxeberriko karbia delarik. XIX. mendearen bukaeran, udalerriko lurren zati handi bat Arbailetako basoak hartzen zuen. Oxibar kobazuloa ere aipatzeko modukoa da.

Udalerri mugakideakAldatu

HistoriaAldatu

1836. urtean Gamere eta Zihiga herriak batu egin ziren udalerri bakar bat osatzeko.

DemografiaAldatu

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
171 143 129 160 363 371 337 349 351
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
345 325 321 312 298 306 300 286 280
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
271 268 253 238 222 200 209 212 167
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2007 - -
171 148 140 133 119 114 106 - -

2007ko biztanleria INSEEk eginiko behin-behineko zenbaketa da

KulturaAldatu

2007ko pastoralaAldatu

2007an (uztailak 29 eta abuztuak 5), Gamere-Zihigak Eñaut Elizagarairi buruzko pastorala prestatu zuen. Eñaut Elizagarai Frantziako Louis XIV.aren errege-armadaren jenerala izan zen, Armendaritzen jaioa

EuskaraAldatu

Gamere-Zihigako Jüje Etchebarne[2] (Ahotsak[3] proiekturako)

Gamere-Zihigan[4] Basabürüako hizkera[5] erabiltzen da, zuberotarraren aldaera.

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Laminen ziloak, Eiezkia etxetik hurbil dagoen hiru zulotako multzoa da, bertatik 34 °C-tara ur gazia ateratzen delarik. Ur honek propietate sendagarriak omen ditu.
  • Etxeberriko karbia, goi paleolitoko irudiak dituen kobazuloa da. Monumentu historiko dago izendaturik 1952. urteaz geroztik.
  • Gamereko Done Petri elizak jatorria Erdi Aroan jatorria duen arren XIX. eta XX. mendeetan zehar zenbait konponketa eta berriztapen izan ditu.
  • Zihigako eliza ere Erdi Arokoa da eta 1828. urtean berriztatu zen.

IruditegiaAldatu

Gamerear eta zihigar ezagunakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Etchebarne, Jüje - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2019-01-09.
  3. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2019-01-09.
  4. «Gamere-Zihiga - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-22.
  5. «Basabürüa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-22.


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekakAldatu