Urdiñarbe
Urdiñarbe ([uʁ̞ðiɲaʁ̞βe]) Zuberoako mendebaldeko udalerri bat da, Arbaila eskualdekoa.
Urdiñarbe | |
---|---|
![]() | |
Urdiñarbeko eliza. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Lurraldea | ![]() |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | ![]() |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa |
Barrutia | Oloroe-Donamaria |
Kantonamendua | Oloroe-Donamaria-1 |
Izen ofiziala | Ordiarp |
Auzapeza | Jean-Michel Arrayet (2020-2026) |
Posta kodea | 64130 |
INSEE kodea | 64244 |
Herritarra | urdiñarbetar |
Ezizena | jente desunesta |
Geografia | |
Azalera | 29.71 |
Garaiera | 131 – 1.239 |
Demografia | |
Biztanleria | 534 (2018: ![]() |
Dentsitatea | 17,87 biztanle/km² |
Zahartzea[1] | % 25,79 |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 39,27 |
Ekonomia | |
Jarduera[1] | % 71,12 (2011) |
Desberdintasuna[1] | % 3,92 (2011) |
Langabezia[1] | % 4,42 (2013) |
Euskara | |
Euskaldunak | % 59,03 (2010) |
Erabilera | % 26,75 (2011) |
Geografia Aldatu
Ingurune naturala Aldatu
Uhaitzandi ibaia udalerritik igarotzen da, bertara isurtzen den Arangorena errekarekin (12,5 km) batera (baita azken honen ibaiadarra den Abarakia erreka ere).
Udalerri mugakideak Aldatu
- Lohitzüne-Oihergi eta Ainharbe iparraldean
- Altzürükü hegoaldean
- Garindaine, Gotaine-Irabarne eta Idauze-Mendi ekialdean
- Pagola eta Muskildi mendebaldean
Etxeak eta auzoak Aldatu
- Ahetzea (Ahetxiri)
- Baiona Ttipia
- Bouillon
- Garraibi
- Ibar Eskuina
- Jentein etxeko auzoa
- Jauregi
- Khalbegi
- Larrüntzün (Jenteingo auzoa)
- Lanbarre
- Larregi
- Larzabal
- Miranda
- Miranda Napal (edo Naphal Salharranka)
- Salda
Historia Aldatu
Urdiñarbe, antzina, Orreagako abadetxearen menekoa zen enkomienda izan zen.
Demografia Aldatu
XIX. mendearen hasieran 1.000 biztanle inguru zituen Urdiñarbek. Ordutik aurrera, populazio galera etengabea izan zuen 200 urtez, eta XXI. mendearen hasieran 500 lagun inguru bizi ziren udalerrian.
Urdiñarbeko biztanleria |
---|
![]() |
Datuen iturburua: INSEE |
Kultura Aldatu
Euskara Aldatu
Zuberera dute urdiñarbetarrek berezko euskalki, Basabürüako hizkera[4][5] mintzatzen da zehazki. Herrian badute bertso-eskola.
Jaiak eta ospakizunak Aldatu
Urtero, maiatzaldean, herriak musika festibal bat ospatzen du: Müsikaren egüna.
Bestalde, Zuberoan sona handia duen Le Coucou des Bois diskoteka herri honetan dago.
Ondasun nabarmenak Aldatu
- Historiaurreko gotorleku bat dago Gazteluzar edo Ullumendin, 1980. urtetik aurrera monumentu izendaturik dagoena.[6]
- Hainbat Erdi Aroko etxe aurki daitezke herrigunean.
- Ahetzia izeneko gaztelua dago udalerriko lurretan.
- XII. mendeko San Mikel eliza erromanikoa monumentu historiko dago izendaturik 1922. urtetik aurrera.[7]
Urdiñarbetar ospetsuak Aldatu
- Jean Mixel Bedaxagar (1953), txirula-jotzaile eta musikaria.
- Elodie Baffalio 1986, euskal piano-jole inprobisatzaile eta musikagilea.
Argazki galeria Aldatu
-
Urdiñarbeko Herriko Etxea.
-
Pilotalekua.
-
Arangoreneko erreka gaineko zubia Urdiñarben.
-
Urdiñarbeko San Mikel eliza eta zubia.
-
Urdiñarbeko San Mikel eliza eta zubia.
Erreferentziak Aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Barreix, Michel - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
- ↑ «Basabürüa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
- ↑ «Urdiñarbe - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
- ↑ Frantziako Kultura Ministerioa
- ↑ Frantziako Kultura Ministerioa