Zheng He
Zheng He (Kunming, Yunnan, Txina, 1371 - ?, 1435; txineraz 鄭和 / 郑和; pinyinez: Zhèng Hé) esploratzaile eta marinel txinatarra izan zen. Zazpi espedizio antolatu zituen 1405etik 1433ra eta gaur egungo Vietnam, Java, Sumatra, Malaka, Sri Lanka, Ormuz, Somalia eta Arabiako kostalderaino joan zen, bidaldi bakoitzean hogei mila gizon zituela bere agindupean. Espedizio horien ondorioz, txinatarrek harreman diplomatikoak izan zituzten herri horietako agintariekin, mapak egiteko teknika hobetu zuten eta ordu arte ezezagunak zituzten mea, landare eta animaliak (jirafak, zebrak, ostrukak) eraman zituzten Txinara.
Zheng He | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | 鄭和 |
Jaiotza | Kunming, 1371 |
Herrialdea | Ming dinastia |
Talde etnikoa | Hui etnia |
Heriotza | Nanjing, 1433 (61/62 urte) |
Hobiratze lekua | Tomb of Zheng He (en) ![]() |
Familia | |
Aita | hajji Ma |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | txinera |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, diplomazialaria, itsasturia, Eunukoa eta bidaiaria |
Lantokia(k) | Ming dinastia Hego-ekialdeko Asia Indiako azpikontinentea Ekialde Hurbila Ekialdeko Afrika eta Indiako ozeanoa |
Enplegatzailea(k) | Yǒnglè Hongxi Emperor (en) ![]() Xuande |
Gradua | Flotako almirante |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
Azken finean, Txinatar gobernu inperialaren helburua urruneko zein aldameneko estatuei euren indarra eta boterea erakustea zen. Baina 1433. urtean Zhen Hek almirantea bere azken bidaia egin zuen, ordu horretatik aurrera gobernu inperialak bere politika goitik behera aldatuko baitzuen. Honen arrazoia eunukoek esplorazio itsas-bidaiekin zeukaten aurkakotasuna zen eta azkenean euren ideiak estatu osoan aplikatzea lortu zuten.
Egindako bidaiakAldatu
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.