Malakako itsasartea
Malakako itsasartea[1] (malaysieraz: Selat Melaka, jawiz: سلت ملاك) hego-ekialdeko Asiako itsasartea da, Malaysiako penintsularen eta Indonesiako Sumatra uhartearen artekoa, Andamango eta Hego Txinako itsasoak lotzen dituena. 930 kilometro luze da, eta 38-393 kilometroko zabal. Izena, Malaka hiritik datorkio.
Malakako itsasartea Selat Melaka | |
---|---|
Ozeanoa | Indiakoa eta Barea |
Eskualdea | Indonesia, Malaysia, Singapur |
Kontinentea | Asia |
Koordenatuak | 2°30′00″N 101°10′00″E / 2.5°N 101.1667°E |
Luzera | 930 km |
Zabalera | gune estuenean 38 km |
Sakonera | handiena: 8.765 m |
Garrantzi handiko itsasbidea da, egunean 300 bat itsasontzik zeharkatzen baitute[2]. Ibilbideak Ozeano Bareko Txinako Itsasoak eta Europa lotzen ditu, Indiako ozeanoa eta Suezeko kanalaren bidez. Itsasartean dagoen arazorik larriena pirateria da[3].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
- ↑ Fau, Nathalie. Le détroit de Malacca: porte océane, axe maritime, enjeux stratégiques. geoconfluences.ens-lyon.fr (Noiz kontsultatua: 2016-08-30).
- ↑ Rekondo, Txente. Piratak XXI. mendean. nabarralde.com (Noiz kontsultatua: 2016-08-30).