Xuande (宣德, Pekin, 1398-id., 1435), bere benetako izena Zhu Zhanji (朱瞻基), Hongxi enperadorearen seme nagusia zen. Ming dinastiaren bosgarren enperadorea izan zen. 1425tik 1435era errege izan zne.

Xuande
明宣宗.jpg
Txinako enperadorea


Enperadore

Bizitza
Jaiotza Pekin1399ko martxoaren 16a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Ming dinastia
Heriotza Imperial City Itzuli1435eko urtarrilaren 31 (35 urte)
Hobiratze lekua Imperial Tombs of the Ming and Qing Dynasties Itzuli
Familia
Aita Hongxi Emperor
Ama Empress Chengxiaozhao
Ezkontidea(k) Empress Xiaogongzhang Itzuli
Empress Hu Shanxiang Itzuli
Empress Dowager Xiaoyi, of the Wu clan Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Ming dinastia
Jarduerak
Jarduerak artista eta margolaria
Xuande

BiografiaAldatu

Txinako historian Xuande oso enperadore kulto gisa gelditu da. Literaturaz eta poesiaz asko zekien. Gai militarretan ere oso iaioa zen, estratega handia. Bere agintaldian funtzionario konfutziarrak eta eunukoak kontrolatzen saitu zen. Txinako indarra erakusteko bere aitona Yonglek hasitako itsas-espedizioekin jarraitu zuen; berak agindu zuen Zheng He almirante eunukoaren azkena.

1427an Annamen independentzia onartu behar izan zuen. Armada, bestetik, errebelde mogolen aurka bidali zuen, inperioaren egoera orekatzeko eta lasaitzeko. Haren agindupean ekonomia eta egoera soziala hobetu ziren. Ming dinastiaren garai egonkorrena izan zen Xuanderena.

1435ean hil zen, 37 urte zituelarik. Pekinetik gertu lurperatu zuten, Ming dinastiaren hilobietan. Zhengtong semeak tronuan ordezkatu zuen.[1]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu