Aizkora bat zurezko heldulekudun eta metalezko ahodun tresna bat da, egurra edo zenbait lekuetan ere harri leunak mozteko erabiltzen dena. Garai batean, ehizarako eta borrokarako ere erabili izan zen.

Euskal aizkora, lanerako aspaldiko tresna

Ohiko lanabesa izan da euskaldunon artean, harrizkoa garai zaharretan, brontzezkoa gero eta burdinazkoa egun. Herri kiroletan ere ohikoa da aizkora proba edo apustua.

EtimologiaAldatu

Egungo teoria funtsezkoenaren arabera, aizkora hitza esanahi berbera duen latineko ascioli hitzetik datorke.[1]

XX. mendean (aitzineuskarari buruzko azterlanak hasi baino lehenago), euskalariek uste izan zuten aizkora hitza eta beste batzuk (aizto, aitzur...) haitz errotik zetozela, eta antzina tresna horiek harriaz egiten zirela erakusten zigutela hitz horiek.

Sinesmen eta elezaharrakAldatu

  • Aizkora botatzen den iskilu edo arma gisan azaltzen da zenbait elezaharretan, ireluen gustuko armatzat. Horrela da Basajaun eta San Martiniko elezahar ezagunaren aldaera guztietan.
  • Beste aldetik, aizkorak nolabaiteko "tximistorratz" magikoaren lana egiten du ekaitzetan etxeak eta bordak babesten. Horretarako aizkora bat jarri behar da ekaitzak irauten duen bitartean etxeko edo borda zein ukuiluko ateburuaren azpian, ahoa gora begira duela: era horretan, tximistek ez dute babestutako eraikuntza joko.
  • Euskal Herriko zenbait lekutan, tximistaren izenetako bat oinaztarria da, baita harrizko tximistaren esanahiarekin. Izenak sinesmen hontatik dator: tximistak hodeietatik ekaitzaren ireluek botatako harrizko aizkorak dira. Sukarrizko harri puska zapala da inoiz, edo harrizko aizkora leundu bat (Historiaurrekoa). Beste zenbaitetan, trumoi-hodeitik botatakoa burdinazko zein brontzezko aizkora da.

Hori dela eta, artzainek eta baserritarrek uste zuten harrizko aizkora zahar horiek indar berezia zutela tximisten aurka babesteko, eta horregatik estimatuak ziren.

  • Urbasako ikazkin batek Hartzaren-baratza izeneko lekuan hartza engainatzeko erabiltzen duen tresna aizkora da: hatzaparrak berak aizkoraz pitzatutako enbor betean sartzeko engainatuz harrapatzen du. Ipuinaren beste aldaera batean, horrela basajaun bat harrapatzen du.

ErreferentziakAldatu

  1. Robert Lawrence TRASK (1997): The History of Basque, London: Routledge, 143. orrialdea.

BibliografiaAldatu

Kanpoko loturakAldatu

Kanpo estekakAldatu