2011 aldatu

  • ... II. Mundu Gerra historian hildako gehien eragin zituen gerra izan zela eta 50.000.000-70.000.000 pertsona bitartean, gehienak zibilak, hil zirela bertan?
  • ... munduan errealitatea zuzenean islatzen duten onomatopeia eta bestelako hitz mimetikoetan japoniera eta euskara hizkuntza aberatsenetakoak direla? Audioan, euria gogotik ari duela adierazteko japonierazko hitz mimetikoa.
  • ... Eskozian Irn-Bru izeneko freskagarri bat herrialde horretako edari herrikoi eta ospetsuenetakoa dela, eta Coca Cola eta Pepsi freskagarri ezagunen antzeko salmenta kopuruak lortzen dituela, herrialde hartan bi estatubatuar edari horien lehiakide zuzena bilakaturik?
  • ... Aiako Harria mendia Euskal Herriko lurzorurik zaharrena dela, granitozko intrusio batek sortua orain dela 300 milioi urte?