Hobbita (ingelesez The Hobbit, or There and Back Again) J. R. R. Tolkienek idatzitako fantasiazko eleberria da. Bilbo Zorrozabal (edo Bilbo Baggins Igela argitaletxearen bertsioari jarraikiz) hobbit etxekoiaren abentura kontatzen da Smaug dragoiaren altxorraren zati bat eskuratzeko. Lehen aldiz 1937ko irailaren 21ean eman zen argitara, eta kritikariek harrera beroa eman zioten. Egun ere estimatua da, umeentzako liburu klasikoa bilakaturik. Euskaraz 2008an argitaratu zen, eta liburuak 2009ko Gasteiz saria irabazi zuen.

Hobbita
Datuak
IdazleaJ. R. R. Tolkien (1937)
Argitaratze-data1937ko irailaren 21
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaThe Hobbit, or There and Back again
ArgitaletxeaGeorge Allen & Unwin Limited (en) Itzuli eta Allen & Unwin (en) Itzuli
Herrialdea Erresuma Batua
IlustratzaileaJ. R. R. Tolkien
Orrialdeak310
Euskaraz
IzenburuaHobbita
ItzultzaileaXabier Olarra eta Sergio Ibarrola
Argitaratze-data2008
Orrialdeak412
ISBN978-84-87484-87-2

Istorioa

aldatu
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bidaian Bilbo etxeko ingurune laño eta gozotik lurralde ilunagora eta arriskutsuagora joaten da, kapitulu gehienetan izaki edo izaki mota berri bat azalduta. Bilbok heldutasun, gaitasun eta jakinduria maila altuagoa lortzen du haren izaeraren alde abenturazale eta lotsagabea onartuz (Took aldea, alegia) eta haren adimena eta zentzua erabiliz.

Argitalpena

aldatu

Liburuaren arrakasta zela eta, Tolkienen argitaletxeak ondokoa konta zezan eskatu zion. Eraztunen Jauna liburuak aurrera egin ahala, Tolkienek Hobbitaren kapitulu bat egokitu behar izan zuen. Aldaketa txiki baina esanguratsu horiek bigarren edizioan sartu ziren. Hurrengo argitalpenetan egindako aldaketak maila txikikoa dira, eta Tolkienen ikuspuntua fantasiazko mundu harekiko aldatu zela islatzen da.

Kanpo estekak

aldatu