Urquhart Gaztelua (ingelesez Urquhart Castle) Ness Lakuaren ertzean kokatuta dagoen gaztelu bat da, Eskoziako Highland eskualdean (Erresuma Batua), Fort William eta Inverness hirien artean, Drumnadrochit udalerritik hurbilean. A mailako eraikina izendaturik dago.

Urquhart Gaztelua
Urquhart Gaztelua, atzekaldean Ness Laku ospetsua duelarik
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako azpibanaketakHighland
Ur-masaNess
Koordenatuak57°19′26″N 4°26′31″W / 57.324°N 4.442°W / 57.324; -4.442
Map
Historia eta erabilera
JabeaHistoric Environment Scotland (en) Itzuli
KudeatzaileaHistoric Environment Scotland
Arkitektura
Ondarea
SM90309 eta LB15026
Kontaktua
Telefonoatel:+44-1456-450551
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Gaztelu honen lehendabiziko aipamena San Columbaren garaikoa da, VI. mendearen erdialdera, Adamnan Ionakoaren Columbaren Bizitza eskuizkribuan honen ustezko aipamen bat egiten delarik. Ziurrenik Airchartdan bezala izendatua zen lekua izanen zen, iparraldeko piktoen errege zen Brude bisitatzera zihoala Columbak igarotako tokia. Columbak gazteluko jauna eta bere anfitrioia Emchath eta bere seme zen Virolec kristautasunera bilakatzeko probestu zuen. Halere, Adamnanek benetan egindako aipamena ez zen gazteluarena izango "Airchartdango lurrena" baizik, honek lur eremu bat aipatuko luke eta ez herri bat. Gainera ez da gotorlekurik aipatzen. Hala eta guztiz karbono 14ak 460 eta 660 urteen artean datatutako egiturak badaude, hortaz posible da garai haietan han zeozer izatea, nahiz eta nork eraiki zuen jakiterik ezin ahal izan.

Bere izatearen lehen erregistroa XIII. mendearen hasierakoa da. Lur eremu hau 1229an Durward familiari eskeini zitzaion eta ziurrenik hauek izango ziren gaur egun ezagutzen den gazteluaren eraikitzaileak. 1296an gaztelua Edward I.a Ingalaterrakoak bereganatu zuen. 1329an gazteluaren jauna Sir Robert Lauder zen eta 1359an bere iloba zen Robertek (Chisholm klaneko kide) ondozkatu zuen. XV. mendearen erdialdera Rosseko kondeak ingeles koroarentzat bereganatu zuen baina handik gutxira berreskuratua izan zen. 1509an gaztelua Grant klanekoei eman zitzaion, hauek 1912 urterarte mantendu zutelarik. Garai honetan zehar 1545an MacDonald klanekoek bereganatu zuten bai eta 1644an covenanter zeritzoten gudarosteek. 1692an ingelesek gaztelua zati handi batean suntsitu zuten jakobitarrek bereganatu ez zezaten. Ordundik aurrera ez zen gehiago berreraikia izan.

Gaur egun Eskoziar Ondare Nazionalaren jabetza da eta Eskoziako hirugarren lekurik bisitatuena da. 2001etik aurrera bisitarien harreragune bat ere badu.

 
Urquhart gazteluko dorretxea.

Kanpo estekak aldatu