Jose Antonio Agirre zubia
- Artikulu hau Donostiako zubiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agirre».
Jose Antonio Agirre zubia[1] edo Agirre Lehendakariaren zubia Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen zubi bat da, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Jose Antonio Agirreren omenez izen hori duena.
Jose Antonio Agirre zubia | |
---|---|
Jose Antonio Agirre zubiaren irudia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Amara kalea (Donostia) |
Koordenatuak | 43°18′30″N 1°58′39″W / 43.30833°N 1.97745°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2010eko abenduaren 24a |
Arkitektura | |
Zubia Amara Plaza hotela, Zuaznabar kalea, Bizkaia pasealekua eta Urumea pasealekuaren parean dago, Mundaiz zubiaren eta Realaren zubiaren artean, eta itsasaldetik hasita Urumea ibaia zeharkatzen duen bosgarren zubia da. 2010eko abenduaren 24an inauguratu zen. Zubiaren ardatza ibaiarekiko zuta da, eta aipatutako hotelaren eraikinarekin lerrokatuta dago.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Donostiako zubien izenak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren webgunean.
Kanpo estekak
aldatu