Gollumjapyx smeagol Dipluraren barruko Japygidae familiako Gollumjapix generoko espezie bakarra da. Hexapoda taldeko artropodoak dira. Castellóko eta Tarragonako hegoaldeko (Katalan Herriak) kobazuloetan bizi dira. 1980ko hamarkadan aurkitu bazen ere, 2006ra arte ez zen deskribatu.

Gollumjapyx smeagol
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaEntognatha
OrdenaDiplura
FamiliaJapygidae
GeneroaGollumjapyx
Espeziea Gollumjapyx smeagol
Sendra & Ortuño, 2006
Banaketa mapa

Ezaugarriak aldatu

Gollumjapyx smeagolen ezaugarrietako batzuk bere lurpeko bizimoduaren berezitasunak dira, eta horrek sortua: gardena da, hau da, bere kutikulak ez du pigmenturik. Bere toraxa eta hankak oso luzeak dira; bere antenak oso sensiblek dira, eta ia ez dute ikusmenik.

Bi zentimetroko tamaina du, Iberiar Penintsulako hexapodo leizetarrik handiena da. Matxarda sendoa du eta horrek ehiztari garrantzitsua izatea eragiten du. Akaroak eta Anillinus generoko kakarraldoak ehizatzen ditu.

Izenaren jatorria aldatu

Espezie hau J. R. R. Tolkienen Eraztunen Jauna eta Hobbita eleberrietan agertzen den Gollum pertsonaiaren omenez izendatu zen. Pertsonaia hau lehenago hobbit bat zen eta gero lur azpiko bizitzara ohitu eta moldatu zen, animalia honetan gertatzen den bezala. Kobazuloetan bizi diren izaki asko izendatzen dira mitologia greziar edo erromatarra oinarri hartuta eta entomologoek deskribapena egiterakoan zerbait berritzaileagoa bilatu zuten.

Kanpo loturak aldatu

Ikus, gainera aldatu