Adar (animalia)
Adarrak animalia batzuek burualdean duten hezurrezko luzakina da, kopeta-hezurretik ernetzen dena. Adarkizko zorro batez estaliak izaten dira; era honetako adarrak betirako izaten dira, puskatzen badira berriro hazi badaitezke ere. Oreinengan eta mota bereko abereengan ez dago adarkizko zorrorik eta hezur apofisia larruz estalita dago; mota honetako adarrak urtero erortzen eta berritzen dira. Hainbat eratako tankerak dituzte.[1]
Etimologia
aldatuAitzineuskara zaharrez: *dar ⇒ *da-dar[2] Joseba Lakarraren ikerketen arabera.
Sailkapenak adarren arabera
aldatu- Tragulidae: Adarrik gabe.
- Antilocapridae: Puntan bukatzen diren adarrak.
- Giraffidae: Azal iledunez estalitako hezur-protuberantziak.
- Cervidae: Oreinen adajea. Ez dira benetako adarrak; hezurrez eginak daude baina ez dira iraunkorrak, erortzen baitira, eta urtero berriro ateratzen dira.
- Moschidae: Orein musketadunek ez dute adarrik, letaginak baizik.
- Bovidae: Keratinaz osatutako kono-formako kiribildutako adar dira.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Joseba Lakarra: (2005) «Protovasco, munda y otros: Reconstrucción interna y tipología holística diacrónica», in Oihenart. Cuadernos de Lengua y Literatura, Lehen Euskal-Erromantze Linguistika Jardunaldiak, Eusko Ikaskuntza, Donostia.