Aiako Harria

Euskal Herriko mendilerroa

Aiako Harria[1] Nafarroa Garaiaren eta Gipuzkoaren arteko mendigunea da, Oiartzun, Irun eta Lesakako lurrak hartzen dituena. Erroilbide (837 metro) da gailurrik garaiena. Euskal Herriko granitozko mendi bakarra da.[2]

Aiako Harria
Datu orokorrak
Mendirik altuenaErroilbide
Garaiera837 m
Motamendilerro
Geografia
Map
Koordenatuak43°18′59″N 1°47′57″W / 43.31649°N 1.79909°W / 43.31649; -1.79909
Honen parte daBortzirietako mendigunea
MendikateaPirinioak
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Babestutako-eremuaAiako Harria parke naturala
Geologia
Material nagusiaGranito

Gipuzkoako aldea Aiako Harriko parke naturalaren barnean dago.[3]

Geografia

aldatu

Aiako Harria Nafarroa Garaiaren eta Gipuzkoaren artean dago, Kantauri itsasotik oso gertu. Bidasoa eta Oiartzun ibaien arroak bereizten ditu.

 
Txurrumurru eta Erroilbide Hirumugarrietatik ikusiak.

Inguruko herrietatik garbi ikusten dira elkarren ondoan dauden harrizko hiru tontor nagusiak: Hirumugarrietari (809 m) hiru herriren mugen artean egoteak eman dio izena —Irun, Oiartzun eta Lesaka—; Txurrumurru (821 m) da erdikoa; Erroilbide, berriz, garaiena da, 832 metro baititu.[2]

Gailurrak

aldatu
 
Hirumugarrieta gailurra eta Irun, Hendaia eta Hondarribiaren ikuspegia.
  1. Erroilbide, 832 m[4][5] 43°16′54″N 1°47′07″W / 43.2816724°N 1.7853886°W / 43.2816724; -1.7853886 (Nafarroa Garaia eta Gipuzkoa arteko mugan)
  2. Lizarretako gaina, 824 m 43°16′59″N 1°47′04″W / 43.2830495°N 1.7844861°W / 43.2830495; -1.7844861 (Nafarroa Garaia eta Gipuzkoa arteko mugan)
  3. Txurrumurru, 821 m 43°17′07″N 1°47′00″W / 43.2852716°N 1.7834435°W / 43.2852716; -1.7834435 (Nafarroa Garaia eta Gipuzkoa arteko mugan)
  4. Hirumugarrieta, 809 m 43°17′13″N 1°47′01″W / 43.2869198°N 1.7834846°W / 43.2869198; -1.7834846 (Nafarroa Garaia eta Gipuzkoa arteko mugan)
  5. Arrisoro, 762 m 43°16′47″N 1°47′13″W / 43.2797528°N 1.7869304°W / 43.2797528; -1.7869304 (Nafarroa Garaia eta Gipuzkoa arteko mugan)
  6. Muganix, 758 m 43°17′19″N 1°47′10″W / 43.2886405°N 1.7861005°W / 43.2886405; -1.7861005 (Gipuzkoa)
  7. Errekarte Harria, 652 m 43°17′13″N 1°47′15″W / 43.2868364°N 1.7875046°W / 43.2868364; -1.7875046 (Gipuzkoa)
  8. Irufagoeta, 534 m 43°17′41″N 1°46′33″W / 43.2947793°N 1.7757588°W / 43.2947793; -1.7757588 (Gipuzkoa)
  9. Erlaitz, 497 m 43°18′20″N 1°45′31″W / 43.3055633°N 1.7587369°W / 43.3055633; -1.7587369 (Gipuzkoa)
  10. Belitz, 484 m 43°18′01″N 1°48′11″W / 43.3003639°N 1.8031521°W / 43.3003639; -1.8031521 (Gipuzkoa)
  11. Pagogaña, 482 m 43°18′11″N 1°45′04″W / 43.3031665°N 1.7511415°W / 43.3031665; -1.7511415 (Gipuzkoa)
  12. Arburu, 476 m 43°18′20″N 1°47′00″W / 43.305629°N 1.7832842°W / 43.305629; -1.7832842 (Gipuzkoa)
  13. Atseginarri, 391 m 43°18′56″N 1°45′26″W / 43.3155317°N 1.7572615°W / 43.3155317; -1.7572615 (Gipuzkoa)
  14. Egieder 330 m 43°17′58″N 1°50′01″W / 43.2995488°N 1.8334841°W / 43.2995488; -1.8334841 (Gipuzkoa)
  15. Arkaleko Arkaitzak 250 m 43°18′50″N 1°50′46″W / 43.3139666°N 1.8460539°W / 43.3139666; -1.8460539 (Gipuzkoa)
  16. San Martzial, 249 m 43°19′41″N 1°45′41″W / 43.3281662°N 1.7613849°W / 43.3281662; -1.7613849 (Gipuzkoa)
  17. Urkabe 234 m 43°18′15″N 1°51′30″W / 43.3041675°N 1.8582652°W / 43.3041675; -1.8582652 (Gipuzkoa)
  18. Galbailurra 190 m 43°18′25″N 1°51′41″W / 43.3070336°N 1.8612579°W / 43.3070336; -1.8612579 (Gipuzkoa)
  19. Trapada 186 m 43°18′42″N 1°51′50″W / 43.3117088°N 1.8638866°W / 43.3117088; -1.8638866 (Gipuzkoa)

Geologia

aldatu
 
Aiako Harria Biriatutik.

Euskal Herria itsasoaren azpian zegoen duela 300 milioi urte. Gaur egun ezagutzen eta hainbeste miresten ditugun paisaia berdea eta mendi tontorrak existitu ere ez ziren egiten orduan, Variskar orogenia gertatu zen arte: plaka tektonikoek talka egin zuten, eta ur azpian zeuden sedimentu geruzak tolestu egin ziren.[2]

Sedimentu horien azpian, berriz, magmaz osatutako poltsa bat eratu zen. Mendeen poderioz, hoztuz joan zen poltsa magmatikoa, higatu egin ziren gaineko sedimentu geruzak, eta gaur egun geratzen dena granitozko mendi bat da. Euskal Herriko granitozko mendi bakarra.[2]

Aiako Harriko parke naturala

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Aiako Harriko parke naturala»
 
Donostia, Pasaia, Errenteria eta Lezo Hirumugarrietatik.

Aiako Harriko parke naturala 1995ean sortu zuen Eusko Jaurlaritzak.[6] Aiako Harria da, noski, parkeko punturik garrantzitsuena, baina ez da bakarra. Gipuzkoako bost herritako lurrak hartzen ditu (Irun, Errenteria, Oiartzun, Donostia eta Hernani), 6.913 hektareako eremu zabalean.[2]

Aiako Harriaz gain, beste tontor hauek ere parke naturalaren barruan daude: Zaria (635m), Bunanagirre (781 m), Bianditz (797 m), Errenga (786 m), Irufagoeta (534 m), Erlaitz (498 m), Pagogaña (480 m), Urdaburu (599 m) eta Aldura (537 m).

Arditurriko meatzegunea

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Arditurri»

Aiako Harriko parke naturaleko sarreretako batean dago Arditurri meatzegunea. Erabateko meatze paisaia eskaintzen du, oraindik ikusgai baitira aire zabaleko harrobiak, probetxuzko mearik ez zuten harri hondakinen zabortegiak, ustiapen garaiko eraikinak, eta garai batean minerala Pasaiako portura eramateko erabiltzen zen trenbide zaharraren bidea (gaur egun bidegorri bilakatua).[7]

Interpretazio zentroa meategiko laborategia izan zen eraikinean dago, eta meazuloan barrena bisitaldi gidatua egiteko aukera ematen du.[7][8]

Erreferentziak

aldatu
  1. Aiako Harria. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2025-1-5).
  2. a b c d e Igartua, Maialen. Euskal Herriko lehen harria. Berria, 2013ko irailak 3, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2025-1-9).
  3. Aiako Harriko kberen fitxa deskribatzailea. Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistema, Eusko Jaurlaritza, ingurumena.ejgv.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2025-1-9).
  4. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    Harria Aiako Harria (Mendikat)
  5. Mendikat, Euskal Herriko Katalogo osoa.
  6. 241/1995 DEKRETUA, apirilaren 11koa, Aiako-harria aldea parke natural deklaratzen duena.. euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2025-1-8).
  7. a b Arditurri meatze gunea. arditurribideberdea.eus (Noiz kontsultatua: 2025-1-11).
  8. Arditurri, esperientzia paregabea. arditurri.com (Noiz kontsultatua: 2025-1-11).

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa