National Geographic (aldizkaria)
National Geographic (lehenago The National Geographic Magazine, batzuetan NAT GEO gisa laburtuta[1]) Ameriketako Estatu Batuetako aldizkari bat da, National Geographic Partners enpresak argitaratua[2]. 2015era arte, aldizkariaren jabetza eta kudeaketa National Geographic Societyrena zen osorik. Aldizkaria 1888an sortu zen aldizkari akademiko gisa, sozietatea sortu eta bederatzi hilabetera, baina, gaur egun, kultura orokorreko aldizkaria da. 1905ean hasi zen argazkiak sartzen, eta oso ezaguna egin zen estilo horretan. Koloretako lehen argazkiak 1910eko hamarkadan agertu ziren. Gerra Hotzaren garaian, aldizkariak Altzairuzko Oihaletik haratago dauden herrialdeetako geografia fisiko eta giza geografiaren ikuspegi orekatua aurkezteko konpromisoa hartu zuen. Gerora, aldizkariak ingurumenari buruzko kontuak plazaratu zituen.
National Geographic (aldizkaria) | |
---|---|
Mota | aldizkari zientifiko eta aldizkari |
Fitxa teknikoa | |
Lehen zenbakia | 1888 |
Hizkuntza | ingeles, italiera eta Indonesiera |
Argitaratze lekua | Washington |
Argitaletxea | National Geographic Society |
Gai nagusia | geografia, fotokazetaritza, geografia sozial eta Historia natural |
Banaketa | |
Ekoizpen osoa | 4.336.711 (2011) |
Maiztasuna | 1 hilabete |
Identifikadoreak | |
ISSN | 0027-9358, 1044-6613, 1931-1524 eta 1939-9235 |
nationalgeographic.com… eta nationalgeographic.grid.id | |
Erreportajeetako gaiak geografia, historia, natura, zientzia eta munduko kultura izan ohi dira. Itxura bereizgarriagatik da ezaguna aldizkaria: formatu distiratsu lodia, ertz laukizuzen hori distiratsuarekin. Harpidetzek National Geographic Mapsen gehigarri kartografikoak dituzte, eta eskuragarri dago ohiko edizio inprimatuan eta lineako edizio interaktiboan.
Historia
aldatuNational Geographic Magazine aldizkariaren lehen zenbakia 1888ko irailaren 22an argitaratu zen, izen bereko erakundea sortu eta bederatzi hilabete beranduago. Hasiera batean aldizkari akademikoa izan zen, 165 bazkideei bidaltzen zitzaiena.[3] Lehen argitalpenean aldizkariaren lehen zuzendariak, Gardiner Greene Hubbardek, idatzi zuen;
Geografia Elkarte Nazionala "ezagumen geografikoa hedatzeko eta zabaltzeko" antolatu da, eta aldizkari baten argitalpena helburu hauek betetzeko era bat izan da.[4]
Hurrengo urteetan zehar aldizkarian argazkiak gehitzen joan ziren. Lehen aldiz 1889an (hirugarren argitaldian), Ipar Amerikako mapa bat erakutsiz; eta 1890ean, paisai baten lehen argazkiarekin.[5] 1897an, Hubbarden heriotzaren ostean, beste sortzaileetako batek, Alexander Graham Bellek, jaso zuen erakundearen zuzendaritza.
Zientzialariak erakunderai buelta eman zion; garaian, bazkide kantitatea mugatua zen eta erakundeak galera ekonomikoak zituen. Baina, 1899 eta 1910 artean bazkide kopurua 1.400etik 74.000ra handitzea lortu zuen, hurrengo hamarkadan zehar 713.000 bzkide edukitzera helduz. Gainera bere familiaren erakunde-zuzendaritza dinastia abiatu zuen; lehenik bere suhia izango zena, Gilbert Hovey Grosvenor, arduraldi osoko editore bezala kontratatuz (1954 arte), eta beranduago erkaundearen zuzendari bezala (ca. 1920). Ostera, dinastia honek haren seme eta bilobekin jarraitu zuen; bai editore, bai zuzendari postuak betez.[3]
Erakundean XX. mende hasieran emandako bazkidetzaren emendio harrigarria Grosvenorrek bideraturiko aldaketa editorialei egozten zaio; besteak beste, lehen pertsonako narratiba eta prosa sinplea ezarriz, Darwin edo Dana Jr.-en bidaztien antzera.[3]
Beste hizkuntza batzuetan
aldatuJatorrizko aldizkaria ingelesez argitaratzen badute ere, gaur egun ia beste 40 hizkuntzatan ere kaleratzen dute, besteak beste gaztelaniaz (1997tik) eta frantsesez (1999tik).
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Brandfolder. «Brandfolder: National Geographic Interview» Brandfolder (Noiz kontsultatua: 2024-10-05).
- ↑ (Ingelesez) «National Geographic Magazine | Exploration, Photography, Conservation | Britannica» www.britannica.com 2024-09-26 (Noiz kontsultatua: 2024-10-05).
- ↑ a b c (Ingelesez) amyatwired. «Jan. 27, 1888: National Geographic Society Gets Going» Wired ISSN 1059-1028. (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
- ↑ (Ingelesez) .
- ↑ (Ingelesez) Dukehart, Coburn. (October 1, 2013). The Picture Show Photo Stories From NPR: 'National Geographic' Celebrates 125 Years Of Photography. npr.
- ↑ «National Geographic Masthead» web.archive.org 2022-08-09 (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).