Ireki menu nagusia

IzenaAldatu

Zubi honi betidanik bertako baserritarrek "Espartxoko zubia" izenez deitu izan dute. Txomin Enea auzoa eratu zenetik Txomineko zubia edota Txomineneko zubia ere deitzen dute; bigarren izen hori hiritar jatorriko jendeak erabiltzen du gehienbat. Beste izen batzuk Kuartelatzeko zubia (Loiolako kuartelaren aurrealdeko Kuarteleko zubiari kontrajarria) eta Puente de La Casera («La Casera zubia») dira. Azken izen hori oso erabilia da gaztelania hiztunen artean, eta La Casera gaseosa enpresak ondoan zuen biltegitik datorkio.

ZubiaAldatu

Zubia izena ematen dion Espartxo baserriaren alboan dago (garai batean baserria nahiz zubia bera ere Altza udalerrian zeuden). Urumea ibaia zeharkatzen du, hain zuzen ere, Kristobaldegi bidea eta Uba bidearen artean (Ubako baselizara doan bidea).

HistoriaAldatu

Zubia 1910an eraiki zen eta handik iragaten zen bidea Mesedetako Andre Mariaren eritetxera zihoan. Errepidea, hasieran, Urumea gainetik igarotzen da, hormigoizko habez eginiko zubi polit batetik. Eritetxearen kontura eraiki zuten. Gaur egun konponketa beharrean dago, ez baitago halako zirkulazio handiari eusteko egina.[2]

1934an Altzako udalerria Donostia hirira auzo gisa gehitu zen, ondorioz udalerrien arteko muga berrien ezarketa burutu zen, zubi honen eskuinaldean udalerrien arteko 2. zenbakidun mugarria zela egiaztatu zelarik, hain zuzen ere Altza, Loiola eta Martutene auzoen arteko muga).[3]

ErreferentziakAldatu

  1. Donostiako zubien izenak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren webgunean.
  2. VI. Zubiak. Loiolan...
  3. Puente de Espartxo. Donostiako Udala (Gaztelaniaz)