Ergobiko zubia

eraikitako euskal ondare nabaria Astigarragan

Ergobiko zubia Gipuzkoako Astigarraga udalerriko zubi bat da. Urumea ibaia zeharkatzen du eta Astigarragako Ergobia auzoan dago, ertz batean Astigarraga udalerria eta bestaldean Donostiako lursailak daudelarik, hortaz bi udalerrin arteko muga ere bada.

Ergobiko zubia
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Ergobiko zubia.jpg
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaErgobia
Koordenatuak43°16′35″N 1°57′21″W
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVIII. mendea -
Arkitektura
Gurutzatzen duUrumea
Ondarea
20

HistoriaAldatu

Zubia XVI. mendean eriki zen[1] eta izen bereko Ergobia ibi historikoan kokatua dago, Frantzia eta Gaztela arteko bide zaharra iragaten zen lekuan (1870an Donostiara desbideratu zen arte). XVIII. mendean Urumea ibaian eraiki zen lehenbiziko harrizko zubia izan zen, aurretik zegoen egurrezko zubia ordezkatu zuelarik.[2]

ZubiaAldatu

Kareharri landuz eginda dago eta beheratutako erdi-puntuko hiru arku ditu, zubi-bular indartsuak ditu kontrakorrontean eta uretan behera. Behinolako tankera eta itxura sendoa mantentzen ditu gaur egun, aldaketa eta gehiketa ugari egin zaizkion arren.[2] Zubiak bere eskuinaldean burdinezko eskuleku zahar eta fin bat du.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu