Santa Katalina zubia
Santa Katalina zubia[1] Donostia hiriko Erdialdean dagoen zubi bat da. Urumea ibaia zeharkatuz Askatasunaren etorbidea eta Mirakruz kalea lotzen ditu. Urumea ibaia zeharkatzen duten lehenbiziko sei zubietatik bigarrena da Santa Katalina (beste lauak Zurriola zubia, Maria Kristina zubia, Mundaitz zubia, Agirre Lehendakaria zubia eta Errealaren zubia dira).
Santa Katalina zubia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′16″N 1°58′41″W / 43.321°N 1.978°W |
![]() | |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Antonio Kortazar |
Historia aldatu
Antzinako egurrezko Santa Katalina zubiaren lehen aipamenak XIV. mendekoak dira, garai hartan Urumea zeharkatzen zuen zubi bakarra zen eta XIX. mendera arte honela jarraitu zuen. 1870ean, ordea, zubi hori bota eta gaur egungo zubi neoklasikoa eraiki zuten, Antonio Kortazar arkitektoaren zuzendaritzapean. 2014ko otsailaren 2ko enbataren ondorioz, kalte handiak izan ziren zubian.
Egitura aldatu
Lau arku beheratu ditu eta harlanduzko lana da. Mutrikuko harri argiekin eta Ereñoko kareharri gorriekin eginda dago.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Donostiako zubien izenak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren webgunean.
Kanpo estekak aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Donostia |